Birziklapena Guztiak

  • Favorite

    Artezi

    Artezi Kooperatiba bi bazkidek osatzen dugu: Maite Anton Mugertza eta Sara Vázquez Martín, arriskuan dagoen tapizera ofizio artisaua mantentzen eta gaurkotzen ari garen bi diseinatzaile gazte. Berrerabiliz bizi filosofia oinarri izanda, eskuekin produktu bakarrak eta pertsonalizatuak sortzen ditugu, beti profesionaltasunez, sentsibilitatez, kreatibitatearekin eta goxotasunez landuz.

  • Favorite

    Oreka

    Bigarren eskuko arropa, altzari eta akzesorioak barne biltzen dituen denda txiki bat da. Aipatutako elemetuak berreskuratu eta bizi berri bat emateko asmoz, salmeta prezio erakargarriak dituzte. Bestalde munduaren ikuskera jasangarri eta logikoago bat bultzatzeko helburua duen proiektua da.

  • Favorite

    Ekolio

    Ostalaritza-aktibitatean sortutako landare-olio hondakinaren jasoketa eta tratamendurako, zure kudeatzaile profesionala gara. Eusko Jaurlaritzaren baimena eta ISCC ziurtagiriak ditugu. Erabilitako-olioa jasotzeagatik ez dizugu ezer kobratzen, guztiz doakoa da; ez dago iraunkortasun konpromezurik; zure sukaldera hobekien egokituko den ontzi tamaina aukeratu dezakezu eta gure lana Gipuzkoan garatzen dugunez, 24 ordutan jasoko dugu Read more [...]