Elikadura Guztiak

  • Favorite

    Lastur Kooperatiba

    Baserriko jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa dira eta abere autoktonoak edo antzinako arrazatakoak berreskuratzen saiatzen gara. Horrez gain, baratzea, nekazalturismoa eta energia berriztagarrien instalazioak ere baditugu. Hori guztia bere osotasunean zabal-zabalik dago gurera etortzen direnek eta, batez ere, haurrek ikusi eta goza dezaten. Nekazalturismoa: baserriaren ondoan bi etxetxo ditugu, Read more [...]

  • Favorite

    Ekoalboraz

    Ekoalboraz Elikagai Ekologikoak, Gipuzkoako Debabarrenan dauden bi nekazaritza-ustiapenen baturaz sorturiko elkartea da, Elgoibarren Alboraz eta Mutrikun Basailun. Osoko egitasmoa da eta betiko baserriak tradizionalki eskaini izan dituen zerbitzuak ematea du helburutzat: nekazaritza eta ingurumenaren zaintza alegia.

  • Favorite

    Aza ta Porrua

    45 pertsona osatzenduten elkartea bat da. Bertan garaiko eta tokiko produktu ekologikoak banatzen dituzte.

  • Favorite

    Kaxilda

    Liburudenda alternatiboa, literatura garaikidea, entsegu teorikoa, gizarte mugimendu eta kontrakulturarekin harremandutako literatura zabala, experimentazio artistikoaren inguruan ikertzen duten jakintza arlo berriak; orokorrean, liburua pentsamendu objetu moduan ulertzen duten ekintzaileak.

  • Favorite

    Bidazi

    Irabazi asmorik gabeko elkarte asanblearioa gara. Ekonomia soziala bultzatuz, Bidasoaldea biziberritu nahi dugu, mundu iraunkor bat gauzatzeko. Pertsonetan oinarritzen den kontsumoaren bertze eredu bat bultzatu nahi dugu: solidarioa, ekologikoa, arduratsua, ahal bezain lokala, kontzientea eta transformatzailea

  • Favorite

    Oihanalde

    Behi haragia ekoiztu (ekologikora bidean) eta komertzializazio zuzena egiten duten Irungo abeltzain jarduera duten enpresa familiarra.

  • Favorite

    Garazi Lizarraga

    Hasteko Giza Elikaduran eta Dietetkan diplomatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, bide desberdinak aztertuta, haurtzaroan eta ariketa fsikoan espezializatzeko Masterra burutu nuen Funiber fundazioaren eskutk. Ikasteketa ozizialak bukatuta nere burua kokatzeko unea iritsi zen ordea. Nora joan nahi dut? elikaduraren zein esparru landu nahi dut? Haurtzaroko elikadurari berezibiziko garrantzia emate Read more [...]

  • Favorite

    Kimua

    Km 0-ko produktuak eta ahal dela ekologikoak diren jakiak eskaintzen dituen taberna eta jatetxea da. Bestalde eskaintza beganoa ziurtatzeko asmoa du baita ere. Kimua gertuko sukaldaritza arduratsuan oinarritutako topaleku izateko jaio da. – Kimuak ekoizleekin harremana zaintzen du, bidai kideak. – Espazio integratzailea, zeinetan pertsona orok bere espazio eta aukera Read more [...]

  • Favorite

    Zituene, Pasta Obradore Kooperatiboa

    Gure obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoiztuko dugu, gertuko eta garaiko lehengaiekin. Ekonomia sozial eta eraldatzailean sinisten dugularik, benetako alternatiba izan nahi dugu bizitza itotzen duten egungo ereduen aurrean. Gertuko harreman horizontal eta parekideak eraikitzea, eta lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz kalitatezko produktuak eskaintzea ditugu helburu.