Elikadura Guztiak

  • Favorite

    Elika Kooperatiba

    Lehen sektorearen gainbeherarekin kezkatuta zegoen oiartzuar talde bat urratsak ematen hasi zen orain dela hiru urte, eta hausnarketa prozesu baten ondorioa da Elika. Garaian garaiko produktuak modu ekologikoan landatuko dituzte, eta apirilean jasoko dute lehenengo uzta. Elikagai horiek hiru modutan banatuko dituzte: saskien bitartez, Laborek Ihurritan ireki duen lokalean eta Read more [...]

  • Favorite

    Arraztalo

    Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Orain arte Oiartzunen ez da gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik Read more [...]

  • Favorite

    Artxara kooperatiba / Elikagunea

    Euskal Herriko elikagaien topagunea da Elikagunea, Azpeitiko Azoka Plazan kokaturik. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa. Azpeitia zentro bezala hartuta 150 km-ren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik biltzen dituen gune bat da, heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta Read more [...]

  • Favorite

    Bizilore eskola aktiboa

    2015ean sortu genuen Hazitik kooperatiba koop.Elkartea Azkoitian kokatua dagoen irabazi asmorik gabeko Kooperatiba Integrala da, 2012an eratutako Bizilore Familia Elkartearen haurtxoa. Kooperatiba sortu aurretik, hezkuntza eta hazkuntzaren gaur egungo egoeraren analisian oinarrituta, etorkizuneko balizko errealitate bat irudikatzen hasi ginen. Ilusioak eta indarrak mugituta hiru urte igaro genituen analisi hori egiten, Read more [...]

  • Favorite

    Labore Txingudi

    Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen iiabazi as/o gabeko elkaitea gara. Bertako eta inguruko txokotako protagonistak (ekoizleak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak…) elkartuko dituen elikadura kontsumo elkarte bat sortu nahi dugu. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango dugu. Labore Txingudin bertako produktuak Read more [...]

  • Favorite

    Labore Oarso

    Labore elkarteko bazkide izanda, Labore dendan kalitatezko bertako produktuak eta produktu ekologikoak erosi ahal izango dituzu, prezio justuan. Labore dendak bereziki zainduko du produktuen prezioa: ekoizleentzat justua eta erosleentzat arrazoizkoa.

  • Favorite

    Lakari kooperatiba

    Merkataritza-heziketarako diziplina anitzeko talde batek aurrera daramagun gune kooperatiboa da. Bertan, kontsumo-eredu jasangarria eta arduratsua, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasuntsua sustatzea dugu helburu, bertako garapenean eta inguru hurbilenean eragin positiboa sortuta eta herritarrei kalitatezkoak, bertakoak, sasoikoak, osasuntsuak eta agroekologikoak diren elikagaiak prezio duinean eskainita. Etengabeko hazkunde eta kontsumo Read more [...]