• Mirokutana

    Zinema, telebista eta iragarkien munduan ibiliak gara aspalditik eta lana ulertzeko filosofia mankomuna daukagun honetan talde bezala osatu gara. Gure desira eta xedea artistiko eta pertsonalki hazitzean datza maite dugun ogibide honen barruan, proiektu pertsonalak eta zure beharrak profesionalki eta exijentziarekin gauzatzen ditugun heinean. Mirokutana, prehistoriatik egun arte, Aiako Harrietan bizi den Read more [...]

  • Basherri Sarea

    Baserritarrak ekoizten dituzten produktuak merkaturatzeko eredu alternatibo bat dira Basherri taldeak, sistema honen bidez salmenta zuzena lehenesten da, bitartekaririk gabekoa. Hileko kuota baten truke, baserritarrak astero bere produktuekin osatutako saski bat banatzen die taldeko kideei, adostutako leku, egun eta orduan.

  • Lastur Kooperatiba

    Baserriko jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa dira eta abere autoktonoak edo antzinako arrazatakoak berreskuratzen saiatzen gara. Horrez gain, baratzea, nekazalturismoa eta energia berriztagarrien instalazioak ere baditugu. Hori guztia bere osotasunean zabal-zabalik dago gurera etortzen direnek eta, batez ere, haurrek ikusi eta goza dezaten. Nekazalturismoa: baserriaren ondoan bi etxetxo ditugu, Read more [...]

  • Ekoalboraz

    Ekoalboraz Elikagai Ekologikoak, Gipuzkoako Debabarrenan dauden bi nekazaritza-ustiapenen baturaz sorturiko elkartea da, Elgoibarren Alboraz eta Mutrikun Basailun. Osoko egitasmoa da eta betiko baserriak tradizionalki eskaini izan dituen zerbitzuak ematea du helburutzat: nekazaritza eta ingurumenaren zaintza alegia.

  • Artezi

    Artezi Kooperatiba bi bazkidek osatzen dugu: Maite Anton Mugertza eta Sara Vázquez Martín, arriskuan dagoen tapizera ofizio artisaua mantentzen eta gaurkotzen ari garen bi diseinatzaile gazte. Berrerabiliz bizi filosofia oinarri izanda, eskuekin produktu bakarrak eta pertsonalizatuak sortzen ditugu, beti profesionaltasunez, sentsibilitatez, kreatibitatearekin eta goxotasunez landuz.

  • Zabalduz

    Zabalduz Kooperatiba Elkarteak esku-hartze sozialean eta gizartean aldaketa sustatzea du helburu. Pertsonaren errespetua, ongizatea eta bizitza kalitatea lortzeko, jarduera ekologiko, iraunkor, garden eta hurbilarekin, berak diharduen komunitateari lotuta, eta eragile publikoekin eta gizarte zibil antolatuarekin lankidetzan. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiarena den Adingabeentzako Uba Egoitza kudeatzen du.

  • Olatukoop

    Ekonomian eta ekintzailea ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan. Euskal Read more [...]

  • Nortlan

    Nortlan, como primera correduría de seguros ética y solidaria del Pais Vasco, cree firmemente en la coherencia a la hora de abordar la gestión del negocio, no concibe un modelo de negocio sin contar con una propia política de responsabilidad social o RSC y abogar por las finanzas éticas. El Read more [...]