• Aztiker Ikergunea

    Aztiker ikergunea, Ikerketa Soziologikoan espezializatutako eta tokian tokiko errealitate zein beharretara egokituriko ikerketak egiten dituen kooperatiba da. Aldaketa sozialerako, politikorako eta kulturalerako tresna gisa ulertzen dugu Soziologia. Herritarrak erdigunean kokatu eta partaidetza oinarri izango duen kultura politiko berrian sinisten dugu, gure lan jarduerak bide horretan aurrera egiteko tresnak eskaintzen dituelarik.