• Artezi

    Artezi Kooperatiba bi bazkidek osatzen dugu: Maite Anton Mugertza eta Sara Vázquez Martín, arriskuan dagoen tapizera ofizio artisaua mantentzen eta gaurkotzen ari garen bi diseinatzaile gazte. Berrerabiliz bizi filosofia oinarri izanda, eskuekin produktu bakarrak eta pertsonalizatuak sortzen ditugu, beti profesionaltasunez, sentsibilitatez, kreatibitatearekin eta goxotasunez landuz.

  • Itzamna akademia

    Gure baloreak martxan jarri dugun akademiari aplikatu nahi dizkiogu, beste irakaskuntza eredu batean sinisten dugulako. Betiko irakaskuntza gaur egungo metodologia eta teknologiarekin uztartzen duena. Itzanma izeneko espazio honetan, klase partikularrak (lehen hezkuntzatik unibertsitate mailararte) informatika, hizkuntzak, marrazketa, kitarra… eta asteburuetan eskulan tailerrak bezalako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Gainera, astelehenero, poesia tailer Read more [...]