• Profile

    Ekonomian eta ekintzailea ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan. Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu kooperatibo berri bat behar duela uste dugu. Horretarako, lehenik, Euskal Herrian izandako ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibismoaren memoria modu integralean berreskuratzea da gure asmoa. Horrekin batera, lanean modu aktibo eta banatuan jarduten duten ekimen ekonomiko eraldatzaileak eta kooperatiboak bistaratu nahi ditugu.

  • More Info
    Barne demokrazia: ★★★★★
    Kideen garapen pertsonala: ★★★★★
    Ikuspegi feminista: ★★★★☆
    Lan Baldintza: ★★★☆☆
    Jabetza komuna: ★★★☆☆
    Hornitzaileak: ★★★★★
    Interkooperazioa: ★★★★★
    Lizentzia askeak: ★★★★☆
    Gardentasuna: ★★★★★
    Finantza etikoen erabilpena: ★★☆☆☆
    Kohesio soziala: ★★★☆☆
    Eraldaketa soziala: ★★★★★
    Euskararen erabilera: ★★★★★
    Jasangarritasuna: ★★★☆☆
    Hondakinen kudeaketa: Ez dagokio
    Kontsumo energetikoa: ★☆☆☆☆
  • Photos