• Profile

    Ostalaritza-aktibitatean sortutako landare-olio hondakinaren jasoketa eta tratamendurako, zure kudeatzaile profesionala gara. Eusko Jaurlaritzaren baimena eta ISCC ziurtagiriak ditugu. Erabilitako-olioa jasotzeagatik ez dizugu ezer kobratzen, guztiz doakoa da; ez dago iraunkortasun konpromezurik; zure sukaldera hobekien egokituko den ontzi tamaina aukeratu dezakezu eta gure lana Gipuzkoan garatzen dugunez, 24 ordutan jasoko dugu ontzia zure sukaldetik. Horrez gain, gizarte-ekonomi zirkularraren printzipioetan oinarrituta, biodiesela egitera bideratzen dugun olio salmentatik ateratako %10a ekimen ekosoziokulturaletara dohaintzan ematen dugu, Kilometroak elkarteari adibidez. Modu honetara, guztiok irabazten dugu, zuk, guk, ingurumenak eta gizarteak. Animatuko al zinateke gurekin elkarrekin lan egitera zure hondakin kutsatzailea tantaz-tanta eraldatu eta baliabide bihurtzeko?

  • More Info
    Barne demokrazia: ★★★☆☆
    Kideen garapen pertsonala: ★☆☆☆☆
    Ikuspegi feminista: ★☆☆☆☆
    Lan Baldintza: ★★★★☆
    Jabetza komuna: ★★★★☆
    Hornitzaileak: ★★★★★
    Interkooperazioa: ★★★☆☆
    Lizentzia askeak: Yes
    Gardentasuna: ★★☆☆☆
    Finantza etikoen erabilpena: ★☆☆☆☆
    Kohesio soziala: ★★★★☆
    Eraldaketa soziala: ★★★☆☆
    Euskararen erabilera: ★★★★★
    Jasangarritasuna: ★★★★☆
    Hondakinen kudeaketa: ★★★★★
    Kontsumo energetikoa: ★★★★★
  • Photos