Lakari kooperatiba

  • lakari

Place Category: Elikadura, Espazioak eta sareak eta Hezkuntza

Profile
Profile
More Info
Photos
Map
Comments
Twitter
  • Merkataritza-heziketarako diziplina anitzeko talde batek aurrera daramagun gune kooperatiboa da. Bertan, kontsumo-eredu jasangarria eta arduratsua, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasuntsua sustatzea dugu helburu, bertako garapenean eta inguru hurbilenean eragin positiboa sortuta eta herritarrei kalitatezkoak, bertakoak, sasoikoak, osasuntsuak eta agroekologikoak diren elikagaiak prezio duinean eskainita. Etengabeko hazkunde eta kontsumo materialean funtsatu den garapen ereduaren aurrean, lurrarekiko eta ingurunearekiko errespetua sustatzeko bidea jorratzen dugu. Ondorioz, nekazari eta ekoizle txikien lanari balioa emateko konpromisoa hartzen dugu, merezi duten aitorpena eta egonkortasuna bermatuta, gizonen eta emakumeen arteko ekitateari garrantzi berezia emanda. Erosketa-gunea izateaz gain, heziketa-gunea ere bada Lakari: ekoizleei buruzko informazioa zabaltzen dugu, bestelako kontsumo-eredu bat aukeratzearen abantaila nutrizionalak, ekologikoak eta sozialak azaltzen ditugu, eta dinamika parte hartzaileak lantzen ditugu. Bestetik, proiektu honen bihotzean, jendartearen ongizatea bilatzeko eta ondare komunari ekarpen bat egiteko konpromisoa dago; hau da, elikadura eta kontsumo arloan ekonomia sozial eta eraldatzaileko erakunde bat izateko ardura dugu. Horregatik, ekintzailetasun kolektiborako espazioa ahalbidetu dugu. Mundua eraldatu nahi dugu, gure mundu txikitik hasita !

  • Barne demokrazia: ★★★★★
    Kideen garapen pertsonala: ★★★☆☆
    Ikuspegi feminista: ★★★★☆
    Lan Baldintza: ★★★☆☆
    Jabetza komuna: ★★★★★
    Hornitzaileak: ★★★★★
    Interkooperazioa: ★★★★★
    Lizentzia askeak: ★★★★☆
    Gardentasuna: ★★★★☆
    Finantza etikoen erabilpena: ★★★☆☆
    Kohesio soziala: ★★★☆☆
    Eraldaketa soziala: ★★★★☆
    Euskararen erabilera: ★★★★★
    Jasangarritasuna: ★★★★★
    Hondakinen kudeaketa: ★★★★☆
    Kontsumo energetikoa: ★★★☆☆
  • No Records Found

    Sorry, no records were found. Please adjust your search criteria and try again.

    Google Map Not Loaded

    Sorry, unable to load Google Maps API.

  • Leave a Comment

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.