• Kaxilda

    Liburudenda alternatiboa, literatura garaikidea, entsegu teorikoa, gizarte mugimendu eta kontrakulturarekin harremandutako literatura zabala, experimentazio artistikoaren inguruan ikertzen duten jakintza arlo berriak; orokorrean, liburua pentsamendu objetu moduan ulertzen duten ekintzaileak.

  • Hiru Damatxo

    Hiru Damatxo Ideia Faktoria komunikazo zerbitzuak eta ikus-entzunezko ekoizpen propioak uztartzen dituen kooperatiba da. Baina hori baino gehiago ere bai. Gustu eta interes antzekoak ditugun lau lagunen bizibidea da, gure burutazio edo proiektu pertsonalagoak ere garatzeko aukera ematen diguna. Euskal komunitateari begira eta euskal komunitatetik egiten dugu lan; gure xumetik, Read more [...]

  • Aztiker Ikergunea

    Aztiker ikergunea, Ikerketa Soziologikoan espezializatutako eta tokian tokiko errealitate zein beharretara egokituriko ikerketak egiten dituen kooperatiba da. Aldaketa sozialerako, politikorako eta kulturalerako tresna gisa ulertzen dugu Soziologia. Herritarrak erdigunean kokatu eta partaidetza oinarri izango duen kultura politiko berrian sinisten dugu, gure lan jarduerak bide horretan aurrera egiteko tresnak eskaintzen dituelarik.

  • LZB Arkitektura

    LZB arkitektura 2013an sortu genuen arkitektura, eraberritze eta barne diseinu lanak aurrera eramateko helburuarekin. Era guztetako lanak egiten ditugu: obra berria, etxebizitza eta lokalen eraberritzeak, eraikinen birgaitzeak, jarduera txostenak, legeztatze proiektuak, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT), ziurtagiri energetkoak, txosten teknikoak, etab. Ane Zebeiio Beieau, arkitektoa(Donostako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, 2006), Jose Read more [...]

  • Oreka

    Bigarren eskuko arropa, altzari eta akzesorioak barne biltzen dituen denda txiki bat da. Aipatutako elemetuak berreskuratu eta bizi berri bat emateko asmoz, salmeta prezio erakargarriak dituzte. Bestalde munduaren ikuskera jasangarri eta logikoago bat bultzatzeko helburua duen proiektua da.

  • Bidazi

    Irabazi asmorik gabeko elkarte asanblearioa gara. Ekonomia soziala bultzatuz, Bidasoaldea biziberritu nahi dugu, mundu iraunkor bat gauzatzeko. Pertsonetan oinarritzen den kontsumoaren bertze eredu bat bultzatu nahi dugu: solidarioa, ekologikoa, arduratsua, ahal bezain lokala, kontzientea eta transformatzailea

  • Hiritik At

    Tokiko Garapena sustatzeko espazio, prosezu eta estrategiak sortzen dituen kooperatba multdisziplinarra gara. Arkitektura, hirigintza eta lurraldea Lurraldearen antolamenduarekin, hirigintza edota arkitekturarekin erlazioa duten proiektuak gauzatzen ditugu. Bet ere, tokiko parte-hartzea, ahalduntzea edota tokiko garapen estrategietan oinarrituz. Ekologia eta elikadura subiranotasuna Kudeaketa demokratkoa eta tokiko produktuak aintzat hartzen dituen lurralde antolaketa Read more [...]

  • Bostok

    BOSTOK PHOTO, munduaren ikuskera pertsonal batean oinarrituta kalitatezko irudiak eskaintzen dituen kooperatba bat da, Euskal Herrian kokatuta dagoena. BOSTOKeko argazkilariek ibilbide luzea egina dute Esukal Herria argazkitara ekartzen, bai gatazka politko-armatua kubritzen, bai eta lurraldeko kultur gai eta tradizio sendoak ere. Munduaren parte diren heinean, atzerrira ere begiratzen dute, kontatzeko Read more [...]