• Bitamine

    Bitaminek bi ildo oso ondo defnituak ditu: egungo sorkuntza testuinguruarekiko konpromiso soziala eta kultur zerbitzuen eskaintza. Bi ildo horiek elkarri loturik eta elkarren mende daude betere. Eskaintzen ditugun zerbitzuei esker, bultza dezakegu tokiko arte eta kultur sektorea. Horregatk, gure gizartean eragin zuzena du Bitaminerekin lan egiteak.

  • Kimua

    Km 0-ko produktuak eta ahal dela ekologikoak diren jakiak eskaintzen dituen taberna eta jatetxea da. Bestalde eskaintza beganoa ziurtatzeko asmoa du baita ere. Kimua gertuko sukaldaritza arduratsuan oinarritutako topaleku izateko jaio da. – Kimuak ekoizleekin harremana zaintzen du, bidai kideak. – Espazio integratzailea, zeinetan pertsona orok bere espazio eta aukera Read more [...]

  • Zituene, Pasta Obradore Kooperatiboa

    Gure obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoiztuko dugu, gertuko eta garaiko lehengaiekin. Ekonomia sozial eta eraldatzailean sinisten dugularik, benetako alternatiba izan nahi dugu bizitza itotzen duten egungo ereduen aurrean. Gertuko harreman horizontal eta parekideak eraikitzea, eta lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz kalitatezko produktuak eskaintzea ditugu helburu.

  • Skura Mobile

    Neurrira egindako softwarearen, diseinu, definizio eta garapenean adituak gara. Konektibitatearen eta komunikazioaren teknologiak indartzen ditugu, beti ere mugikortasunaren inguruan

  • Gisa Elkartea

    Elkartearen helburu nagusia software librea bultzatzea da, jendartean ezagutzera emanez eta bere erabilpena zabaltzeko mota ezberdineko egitasmoak aurrera eramanez. Teknologia libreak ezagutzera emateko ekitaldiak egiten ditugu: Ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak, hitzaldiak eta abar. GNU/Linux eta programa libreen gaineko zerbitzuak eskaintzen ditugu, hauek instalatuz, garatuz eta mantentze lanak eginez. Migrazioetan ere laguntzen Read more [...]

  • Elika Kooperatiba

    Lehen sektorearen gainbeherarekin kezkatuta zegoen oiartzuar talde bat urratsak ematen hasi zen orain dela hiru urte, eta hausnarketa prozesu baten ondorioa da Elika. Garaian garaiko produktuak modu ekologikoan landatuko dituzte, eta apirilean jasoko dute lehenengo uzta. Elikagai horiek hiru modutan banatuko dituzte: saskien bitartez, Laborek Ihurritan ireki duen lokalean eta Read more [...]

  • Arraztalo

    Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Orain arte Oiartzunen ez da gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik Read more [...]

  • Garoa liburu denda

    Garoa Liburu-denda, 1973. urtean ernatua eta 2011. urtean kimatua, esporen gustu literarioaz fidatzen den irakurle ororen esperientzia literarioa aberastea eginkizun bakartzat duen parajea da. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere.

  • Artxara kooperatiba / Elikagunea

    Euskal Herriko elikagaien topagunea da Elikagunea, Azpeitiko Azoka Plazan kokaturik. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa. Azpeitia zentro bezala hartuta 150 km-ren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik biltzen dituen gune bat da, heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta Read more [...]