Informazioa

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Euskal Herriko mapa osatu nahi dugu, Merkatu Sozialari bultzada emateko.

Euskal Herrian Ekonomia Sozial Eraldatzailearen (ESE) balioetan oinarritutako alternatiba sozioekonomikoak sustatzeko asmoz, jada martxan dauden eta existitzen diren proiektuen mapa osatu nahi dugu, kontsumo arduratsua praktikatu nahi duten herritarren eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bueltan existitzen diren sare lokalizatuen laguntzaz.

Mapa horrek, Euskal Herriko merkatu soziala saretzen eta horren garapenean laguntzeko erreminta izan nahi du, horrela, ekonomia eta eredu ekonomikoa eraldatuz eta herritarrei kontsumo arduratsurako alternatibak eskainiz.

Mapa egin ahal izateko crowdfunding kanpaina dugu martxan hemen. Izan zaitez praktika ekonomiko eta sozial etikoen sustatzaile!

Herritarron eskubideak errespetatuak izan daitezen, ezinbestekoa da demokrazia, baita demokrazia ekonomikoa ere. BATURAk ekarpena egingo du esperientzia horiek zabalduz.

Euskal Herrian existitzen diren Ekonomia Sozial Eraldatzaileko iniziatiba edo entitateak bisibilizatu eta saretzea jendartean eztabaida eta ezagutza zabalduz.

Eskuorria

Klik hemen eskuorria deskargatzeko.

 

BATURAk eraldaketa sozialaren bidean lanean ari diren entitateak bildu nahi ditu mapan. Hori dela eta, mapan sartu nahi duten entitateek galdetegi hau bete beharko dute. Helburua irizpideak neurtu eta aurrera urratsak emateko norabideak adieraztea da.

 

BISIOA

  • Euskal Herria jarduera ekonomikotik eta kulturatik eraldatu nahi duten proiektuen erreferente bilakatzea.
  • Eguneroko bizitzan kontsumo modu jasangarri eta justua garatu nahi duten herritarren erreferente bilakatzea.
  • Eredu ekonomiko eta sozial justuetan oinarritu diren proiektuen memoria berreskuratu eta errelato komun baten garapenean laguntzea.
  • Munduko esperientzien bilgune izatea.

BALIOAK

Honako balio edo printzipioetan oinarritutako proiektuak bildu nahi ditugu. Beraz, proiektu honek berak ere balio hauek bere egiten ditu.

  • Interes sozialeko proiektuak izatea, bere zentzu zabalenean
  • Lurraldean sustraituak egotea.
  • Jendarte justuago baten eraikuntzan kolaboratzea.
  • Autonomia eta kudeaketa demokratikodun irizpideekin funtzionatzea.
  • Sortzen den aberastasuna modu parekidean banatzea.
  • Jasangarriak izatea ikuspegi sozialetik eta ingurumenarekiko.