EH KOM irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, lankidetza publiko-komunitarioan oinarrituta Euskal Herrian telekomunikazio-sare irekiak eratzeko eta kudeatzeko jaio dena. Bi helburu nagusi dituzte: Euskal Herriaren burujabetza teknologikoa hauspotzea, euskal herritarroi azpiegitura propioak emanez eta arrakala digitala ezabatzea , bai desberdintasun sozioekonomikoek eragindakoa zein periferian edo landa guneetan bizi diren herritarrek pairatzen dutena.