Lanaren Burujabetza

Barne demokrazia

ESEko ekimenek, erabakiak hartzeko neurriak izatea aintzat hartzen dugu, kide guztien parte hartze aktibo eta parekidea sustatuz. Bilera edo asanbladak egoteaz gain, balioan jartzen dugu rango edo pribilegio desberdintasunak lantzea eta erabakiak hartzeko parte hartze desberintasunean daukan islagatik. 

Barne Gardentasuna

Beharrezkotzat dugu proiektuen barneko pertsonen artean gardentasun osoa egotea. Gardentasuna konfidantza sortzeko mekanismo onena dela uste dugu, kontsumo kritikoa ahalbidetzen duen informazioa errazten du. Sistema kapitalistan informazioa ezkutatzea ohiko praktika da, funtzionamentua, kontuak, jatorria, ekoizpen prozesua… Eskema honekin apurtzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.

Jabetza

ESEaren oinarrian dagoen kontzeptua da jabetza. Izaera pribatuko erakundeak izanik honen banaketa eta izaera ezinbesteko kontzeptu bezala ulertzen dugu. Kapitalaren ekarpenari lotu gabeko irabazien banaketa bat ezinbestekoa da eta kudeaketak jabetzaren langa gainditu behar du.

Ekimen Kolektiboa

Lan Baldintzak

Lan baldintza duinak hitzarmen egonkor, eginkizun kopuruarekiko jardunaldi koherenteak eta sektoreari dagokion soldata hitzarmena baino altuago batekin betetzea ulertzen dugu. Lan-elkartuko kooperatiben kasuan, gainera, kooperatibako bazkide egonkor izatea edo denbora kopuru luze bat eraman izana kontuan hartzen dugu. Ez ditugu kontutan hartzen bolondres edo praktiketan ari diren langileak.

Finantza Etikoak

Finantzei buruz hitz egiten dugunean, aurrezki, mailegu eta ekimenaren operatibaz ari gara. Euskal Herrian dauden finantza etikoko ekimen nagusiak: Koop57 EH, Oikocredit edo Fiare Banca Etica dira. Kutxa kooperatibo nagusiak (etikoak ez diren arren: Laboral Kutxa adb.) Finantza etiko eta alternatibo gisa hartzen ditugu: trukea, autofinantzaketa taldeak, mikromezenazgoa, txanpon soziala, finantza etikoen entitatea edo aseguru etikoak. 

Hornitzaileak

Gertutasuna bultzatzen dugu, lan eskubideen errespetua eta ez bitartekarien presentzia hornitzailearen komertzializazio edo bere zerbitzuaren baitan dagoen kontsumoan.

Interkooperazioa

Ekonomia eraldatzaileko beste ekimenekin lan egitea lehenesten dugu merkatu soziala sustatzearen helburuarekin: ESEaren printzipioen baitan aurkitzen diren- ekoizpena, banaketa, kontsumoa, finantziazioa – beharren asetzerako eta zirkuitu ekonomikorako.

Lizentzia Askeak

“Eduki” gisa ulertzen dugu: softwarea (sistema operatiboak barne) edo ondasun kulturalak. Lizentzia askeak GNU-GPL (softwarean) izan daitezke edo Creative Commons (ondasun kulturalak). Software libreko adibide batzuk dira: LibreOffice edo Linux.

Kanpo Gardentasuna

Garrantzitsua da kanpora begira gure proiektuaren atzean dauden pertsona eta baloreak adieraztea. Gardentasuna konfidantza sortzeko mekanismo onena dela uste dugu, kontsumo kritikoa ahalbidetzen duen informazioa errazten du. Sistema kapitalistan informazioa ezkutatzea ohiko praktika da, funtzionamentua, kontuak, jatorria, ekoizpen prozesua… Eskema honekin apurtzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.

Lurraldekotasuna eta Eraldaketa Soziala

Eraldaketa Soziala

ESEak ikuspegi antikapitalista mantendu behar duela ulertzen dugu, sistema honek dakartzan injustiziak kontuan hartuz eta hauek desagertzea ahalbidetuz. Kapitalismoaren ahalmen diskurtsiboa ezagututa, kontzientzia antikapitalistak soilik bermatuko du ESE sistema sozioekonomiko dominante honetan ez erortzea, (auzoko merkatari elkarte, kooperatiben federazio, kontsumo kooperatiba…) izaera komunitarioa eta eraldaketa sareetan.

Kohesio soziala (Integrazio Soziala)

ESE espazioa inklusiboa izan behar duela ulertzen dugu, sistema kapitalistaren baitan ematen diren arraza, etnia, kultura, afektibo-sexual, aniztasun funtzional, genero… araberako diskriminazio eta baztertzeak gaindituko dituena. Beraz, merkatutik eta esfera publikotik pertsona konkretu batzuk kanporatzen dituzten dinamikei buelta eman eta islatu behar direla uste dugu.

Euskara

Euskal Herria ezin da ulertu euskara gabe, gure nortasuna eta kulturaren ardatza da. Ez da inoiz Euskal Herririk egongo euskara gabe. Ezin dugu ahaztu Euskara eta euskaldunok ez gaudela testuinguru neutral batean, hainbat eraso jasan ditugu eta hauek garaiaren arabera aldatu dira. ESEren hainbat printzipio bermatu ahal izateko ezinbestekoa da euskarak behar duen bultzada. Eraikuntza prozesu honetan norbanakoetatik hasita guztiok batera ekin behar dugu Euskal Herria euskalduntzeko bidean, komunitate bakoitzak, bere hizkuntza, kultura eta identitatea zaindu eta transmititzea nahitaezkoa delako.

Oreka Ekologikoa

Jasangarritasuna

Ekologiarekin kontzientzia eta apustua baloratzen ditugu, produkzioan, merkaturatzean zein mugikortasunean. Sistema kapitalistak hazkunde ekonomikoa bermatzeko baliabide mugagabeak behar ditu, horiek mugatuak diren arren; honek baliabide naturalen zein lurraldearen suntsiketa dakar. Horregatik, ESEaren jarduera ekonomikoak kontuan hartu behar du ingurune naturalean sortzen duen inpaktuaren magnitudea. 

Hondakinen Kudeaketa

Beharrezkoa da ESEren baitan jarduten duten entitateek kontuan hartzea ekosistemek baliabideak eta hondakinak birsortu eta xurgatzeko duten gaitasuna. Bestela, ekosistemen desoreka bultzatzen ariko dira, eta, beraz, etorkizunean gure beharrak asetzeko gaitasuna murrizten. 

Kontsumo Energetikoa

Hazkunde kapitalistaren oinarrian baliabide fosilen (petrolioa, gasa, uranioa, ikatza) ustiaketa dago, zeinak energia merke eta kantitate handian lortzea ahalbidetu duen. Produkzio modu jasangaitza da, baliabide mugatuak, eta naturan zein pertsonengan sortzen duen inpaktuarengatik. ESEak energia modu hau alboratu behar du; eta horren aurrean, kontsumoaren murrizketaren alde, berriztagarrien alde eta burujabetza energetikoa ahalbidetuko duen sistemaren alde egin behar du.

Bizitza Erdigunean

Ikuspegi Feminista

Generoa rol eta portaeren eraikuntza soziala dela uste dugu. Jendarte patriarkal batean bizi garela kontuan hartuz, genero ikuspegia izan ezean gizon eta emakumeen arteko genero rolen asimetriak birproduzituko ditugu. Horregatik baloratzen dugu ea entitateek desparekotasun hauek kontuan hartu dituzten, gogoeta egin duten eta neurriak hartzen dituzten, emakumeen ahalduntzea, parte hartzea eta protagonismoa sustatuz.

Garapen Pertsonala

ESEko ekimenek pertsonen beharrak aintzat hartzea eta lan esparruan, parte hartzean eta zaintzan konponbideak ematen saiatzea baloratzen dugu. Ekimenean parte hartzen ari diren pertsonen zaintza, zein bizitza pertsonala eta lana kontziliatzeko edo nola lantzen diren emozioak. Erantzunkidetasuna eraldatzailea dela pentsatzen dugu: norbanakoaren beharrak modu kolektiboan gain hartzeko gaitasun, enpatia eta borondatea. Adibidez: haurtzaindegi zerbitzua, lanen birbanaketa, ordutegien moldaketa…