Euskal Herrian bestelako jendarte-eredu baten alde lanean ari diren Herri Mugimenduak laguntzea, horixe izan da Joxemi Zumalabe Fundazioaren helburua sortu zenetik. Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoa ikustarazi, sendotu eta merezi duen errekonozimendua ematea alegia. Gure Fundazioaren bokazioa Herri Mugimenduekin, Herri Mugimenduetatik eta Herri Mugimenduentzako lan egitea da. Sinergia eta ahalduntze prozesuak bilatuz, Euskal Herrietako Herri Mugimenduek dituzten gogoeta, dinamizazio eta formazio prozesuetan laguntzea hain zuzen ere. Gure jarduna odorengo ardatzetan oinarritzen da: – Kolektiboen arteko gogoeta eta elkarlan estrategikoak sustatzea. – Aktibismo politikoa indartzeko transmisioa eta formazioa bultzatzea. – Topagune herrikoiak bultzatuz, jendarte eraldaketarako gogoeta eta debatea zabaltzea. – Gure eta gainerako kolektiboen barne funtzionamendua sendotzeko tresnak lantzea.