Lakari kooperatiba

Lakari kooperatiba

Merkataritza-heziketarako diziplina anitzeko talde batek aurrera daramagun gune kooperatiboa da. Bertan, kontsumo-eredu jasangarria eta arduratsua, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasuntsua sustatzea dugu helburu, bertako garapenean eta inguru hurbilenean eragin positiboa sortuta eta herritarrei kalitatezkoak, bertakoak, sasoikoak, osasuntsuak eta agroekologikoak diren elikagaiak prezio duinean eskainita. Etengabeko hazkunde eta kontsumo materialean funtsatu den garapen ereduaren aurrean, lurrarekiko eta ingurunearekiko errespetua sustatzeko bidea jorratzen dugu. Ondorioz, nekazari eta ekoizle txikien lanari balioa emateko konpromisoa hartzen dugu, merezi duten aitorpena eta egonkortasuna bermatuta, gizonen eta emakumeen arteko ekitateari garrantzi berezia emanda. Erosketa-gunea izateaz gain, heziketa-gunea ere bada Lakari: ekoizleei buruzko informazioa zabaltzen dugu, bestelako kontsumo-eredu bat aukeratzearen abantaila nutrizionalak, ekologikoak eta sozialak azaltzen ditugu, eta dinamika parte hartzaileak lantzen ditugu. Bestetik, proiektu honen bihotzean, jendartearen ongizatea bilatzeko eta ondare komunari ekarpen bat egiteko konpromisoa dago, hau da, elikadura eta kontsumo arloan ekonomia sozial eta eraldatzaileko erakunde bat izateko ardura dugu. Horregatik, ekintzailetasun kolektiborako espazioa ahalbidetu dugu. Mundua eraldatu nahi dugu, gure mundu txikitik hasita !


Informazioa

Sektorea:

Helbidea:

Araba kalea 33
20800
Zarautz
Gipuzkoa

Ordutegia:

Astelehena: 9:00 – 13:30, 16:30 – 20:00 Asteartea: 9:00 – 13:30, 16:30 – 20:00 Asteazkena: 9:00 – 13:30, 16:30 – 20:00 Osteguna: 9:00 – 13:30, 16:30 – 20:00 Ostirala: 9:00 – 20:00 Larunbata: 9:00 – 13:30 Igandea: Itxita

Telefonoa:

943 13 36 94

Emaila:

info@lakari.eus