-
BDS Koop
BDSKoop elkartea Bidasoaldeko ekonomia sozial eta eraldatzailearen sustapenean dihardu, hiru arlo nagusitan banatuta: Eraldaketa Fabrika (formazioa eta ekintzailetza), Zabalduz (ekonomia sozialaren dibulgazioa) eta trantsizio ekosoziala.
-
Alberga Elkartea
Alberga ekonomia sozial eraldatzailearen sustapenerako elkartea da. Ekintzailetza kooperatiboa bultzatu, saretu eta herrian proiektu berriak artikulatzeko helburuarekin sortua.
-
Mugarik Gabeko Ekonomialariak
Mugarik Gabeko Ekonomistak (MGE) erakunde independentea, akonfesionala eta apartidista da, ekonomistek sustatua eta baldintza guztietako pertsona solidarioak integratzen dituena. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) bat gara, sortu zenetik espazio propioa duena, errealitatearen, ekonomiaren eta pobreziarekin eta desberdintasunekin dituen harremanen arlo zehatz batean lan eginez. Gure helburu nagusia da giza eskubideetan oinarritutako egitura ekonomiko eta sozial…
-
Argi-Begi
ARGI-BEGI Bitartekaritza Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bitartekaritza, gatazken ebazpenerako oinarrizko tresnatzat hartzen dugu, eta eskaintzen ditugun zerbitzuekin enpresa publiko, pribatu eta gure beharra duen beste edonori laguntzen diegu. Gatazken kudeaketan eta ebazpenean espezializatutako profesionalen talde bat osatzen dugu, arazoei hainbat lanbide-profiletatik heltzeko gai direnak eta esperientzia handia dutenak: Iñaki Arana Gatazka zibilak, merkantilak…
-
Teila Fabrika
Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea gara. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz.
-
Sustraiak
Hiri eta landa eremuetan proiektu jasangarriak diseinatu eta ezartzea, aholkularitza ekologikoa eta teknikoa eskaintzearekin batera.
-
Errez
Ikerketa, basoen kudeaketa jasangarria eta hezkuntza dira gure kooperatibaren ardatz nagusiak. Euskal Herrian basogintzak, eta oro har ingurugiroak, bizi duen egoerari irtenbide ezberdin bat ematea dugu helburu.
-
Sorginlore Gizarte Elkartea
– EZERK MUGITZEN GAITU? Kultura arteko, belaunaldien arteko eta feminismoaren aldeko pegagogiak eta kultura parte-hartzaileak sustatu nahi ditugu, giza garapen iraunkorrean eta giza eskubideen erabateko erabileran oinarritutako bizikidetza bultzatzeko.- NOLA EGITEN DUGU? Zerbitzuak talde bakoitzaren testuinguru eta beharretara egokitzen ditugu, metodologia praktikoak eta lurreratuak aplikatuz, betiere premisa hauetan oinarrituta:- Aldaketa-proposamen esanguratsuak eta esanahidunak kolektiboki eraikitzea-…
-
Boga Garagardoak
Euskal garagardo naturala. Tantaz tanta, garagardo kultura berriaren olatua osatuz goaz, tokikotasunetik, zapore biziz eta gizartearekiko zein ingurumenarekiko konpromisoz betea.
-
HEMEN Elkartea
HEMEN sustapen ekonomikorako elkarteak, Iparraldean enplegua sortzen laguntzea du helburu. Proiektuen arduradunak errezebitzen ditu eta lurraldean baliagarriak diren proiektu kolektiboak ere sustatzen ditu. Hemengo eta beste lekuetako lorpen eredugarriak azpimarratuz, HEMENek elkartasun izpiritua indartu nahi du, bere kideak Euskal Herriko garapen ekonomikoan eragile izan daitezen. HEMEN Elkartea lan egiten du barnekaldea eta kostaldearen arteko harremanak…