Guztiak Guneak

  • Favorite

    AIZUAIZ

    Kontsumitzaileok, mundua ulertzeko dugun ikuspegiarekin lerrokatutako markak bilatzen ditugu gero eta gehiago. Ekoizpen arduratsua, justizia soziala edota ekonomia zirkularrarekin konprometitutako enpresek jakin-mina pizten digute. Baina hauen garrantziaz jabetzen garen arren, soilik 10etik 3 kasutan erosten dira. Egoera horren aurrean, diseinuak badu zeresana. Izan ere, askotan, negozio jasangarrien kalitate eta balio erantsia ez da markaren bidez modu erakargarrian islatzen. Oharkabean pasatzen dira eta bezeroek beste produktu edo zerbitzu batzuk aukeratzen dituzte azkenean.

  • Favorite

    Goierriko Baratza. Elikadura Ekologikoaren Denda.

    Goierriko Baratza gertuko produktuen eta produktu ekologikoen saltoki txikia da. Lan komertzialaz gain, ahalegin handia egiten du hitzaldien, ikastaroen, tailerren edo azoken bidez (besteak beste) produktu horien eta oro har bizitza ekologikoagoaren inguruko informazioa hedatzeko

  • Favorite

    Izarkom

    Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatboa. Herritk bertatk sortzen den euskal proiektu kooperatbo eta demokratko bat da: telefono eta Interneterako zerbitzuetara sarbidea bermatuko digun telekomunikazio zerbitzu multzo batez hornitzeko helburuarekin sortutakoa, kalitatezko baldintza teknikoei egokitutako eta kostu onargarrietan oinarritutako tarifen bitartez. Izarkom, fnean, Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatboa da, Euskal Herrian Read more [...]

  • Favorite

    Fiare Banca Etikoa, Banca Popolare Eticaren sukurtsala

    Egunerokotasunerako zerbitzuak ematen dituen banku erakunde kooperatiboa. Norbanakoentzako kontu korronteakĀ  eta kapital sozial eta aurrezte deposituakĀ  eskaintzen dituzte. Izaera juridikoentzako kontu korronteak eta beharrezko zerbitzuak (ordainagiriak, nominen ordainketa etab.) eta finantziazioa erakunde eta enpresa sozialentzako  

  • Favorite

    Basabe Garagardoak Koop. Elk. Txikia

    Basabe Garagardo Artisanala produzitzeko eta banatzeko 2018ko Urrian sortu zen koperatiba bat da. 39 lagunek osatutako kooperatiba hau Goierri eta Tolosaldean garagardo artisanalari bultzada bat emateko helburuarekin sortu zen, bertako gastronomia eta ekonomia sustatuz.

  • Favorite

    Xomorro Taldea

    Haur eta nerabeekin lanean esperientzia oparoa duen hezitzaile taldea gara. Gure gizartea indibidualizatuz eta lehiakortasun zoro batean murgiltzen ari den honetan, sormena, jolasa, aniztasuna eta elkarlana uztartzen dituen heziketa egiten dugu zirkoaren bidez. Gure gizarteko txikienen ahotsak entzunarazteko, indartzeko eta ahalduntzeko, haurren-parte hartzea bultzatzen dugu. Natura gugandik kanpo dagoen zerbait Read more [...]