Elikadura Guztiak

  • Favorite

    Goierriko Baratza. Elikadura Ekologikoaren Denda.

    Goierriko Baratza gertuko produktuen eta produktu ekologikoen saltoki txikia da. Lan komertzialaz gain, ahalegin handia egiten du hitzaldien, ikastaroen, tailerren edo azoken bidez (besteak beste) produktu horien eta oro har bizitza ekologikoagoaren inguruko informazioa hedatzeko

  • Favorite

    Basabe Garagardoak Koop. Elk. Txikia

    Basabe Garagardo Artisanala produzitzeko eta banatzeko 2018ko Urrian sortu zen koperatiba bat da. 39 lagunek osatutako kooperatiba hau Goierri eta Tolosaldean garagardo artisanalari bultzada bat emateko helburuarekin sortu zen, bertako gastronomia eta ekonomia sustatuz.

  • Favorite

    Biba Ardoak Kooperatiba Elkartea

    Euskal Herriko hamaika mahastizain-ardogileok sortu zuten ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalen banaketarako kooperatiba da. Ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herritarra sortzea da euren xedea.

  • Favorite

    BIOLUR GIPUZKOA; nekazaritza ekologikoaren aldeko elkartea

    Biolur Gipuzkoa nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkartea da. 1993 urtean sortu zen baserritar talde txiki baten ekimenez eta baserritar eta herritarrez osatua dago.  Orainarteko ibilbidean bai Biolur eta bai eredu ekologikoa sendotzen joan dira eta etorkizuna ilusioz eta itxaropenez beteta ikusten du elkarteak.  Biolurrek argi du baserrien etorkizuna ziurtatu nahi bada, kontsumitzailearentzat osasungarriak diren elikagaiak ekoitzi behar direla eta animaliak zein ingurumena errespetatu behar direla. Hiru ardatz horiek oinarri dituen nekazaritza eredua bultzateko lan egiten du elkarteak, egun nagusitu den eta horrenbeste arazo ekarri dituen produkzio eredu industrial-intentsiboa aldatzeko gogoz.

  • Favorite

    Lastur Kooperatiba

    Baserriko jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa dira eta abere autoktonoak edo antzinako arrazatakoak berreskuratzen saiatzen gara. Horrez gain, baratzea, nekazalturismoa eta energia berriztagarrien instalazioak ere baditugu. Hori guztia bere osotasunean zabal-zabalik dago gurera etortzen direnek eta, batez ere, haurrek ikusi eta goza dezaten. Nekazalturismoa: baserriaren ondoan bi etxetxo ditugu, Read more [...]

  • Favorite

    Ekoalboraz

    Ekoalboraz Elikagai Ekologikoak, Gipuzkoako Debabarrenan dauden bi nekazaritza-ustiapenen baturaz sorturiko elkartea da, Elgoibarren Alboraz eta Mutrikun Basailun. Osoko egitasmoa da eta betiko baserriak tradizionalki eskaini izan dituen zerbitzuak ematea du helburutzat: nekazaritza eta ingurumenaren zaintza alegia.

  • Favorite

    Aza ta Porrua

    45 pertsona osatzenduten elkartea bat da. Bertan garaiko eta tokiko produktu ekologikoak banatzen dituzte.