• Profile

    Biolur Gipuzkoa nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkartea da. 1993 urtean sortu zen baserritar talde txiki baten ekimenez eta baserritar eta herritarrez osatua dago. 

    Orainarteko ibilbidean bai Biolur eta bai eredu ekologikoa sendotzen joan dira eta etorkizuna ilusioz eta itxaropenez beteta ikusten du elkarteak.  Biolurrek argi du baserrien etorkizuna ziurtatu nahi bada, kontsumitzailearentzat osasungarriak diren elikagaiak ekoitzi behar direla eta animaliak zein ingurumena errespetatu behar direla.

    Hiru ardatz horiek oinarri dituen nekazaritza eredua bultzateko lan egiten du elkarteak, egun nagusitu den eta horrenbeste arazo ekarri dituen produkzio eredu industrial-intentsiboa aldatzeko gogoz.

  • More Info
    Barne demokrazia: ●●●
    Kideen garapen pertsonala: ●●●
    Ikuspegi feminista: ●●
    Lan Baldintza: ●●
    Jabetza komuna: ●●●
    Hornitzaileak: ●●●
    Interkooperazioa: ●●●
    Lizentzia askeak: Yes
    Gardentasuna: ●●●
    Finantza etikoen erabilpena: ●●●●
    Kohesio soziala: ●●●
    Eraldaketa soziala: ●●●
    Euskararen erabilera: ●●●●
    Jasangarritasuna: ●●●●●
    Hondakinen kudeaketa: ●●●●●
    Kontsumo energetikoa: ●●●●●
  • Photos