Guztiak Guneak

  • Favorite

    Biba Ardoak Kooperatiba Elkartea

    Euskal Herriko hamaika mahastizain-ardogileok sortu zuten ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalen banaketarako kooperatiba da. Ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herritarra sortzea da euren xedea.

  • Favorite

    Euskadiko Finantza Etikoak Elkartea

    Euskadiko Finantza Etikoak Elkartea, Fiare Banca Eticaren sarearen barruan, entitate juridikoaren koordinazio esparrua da, eta Finantza Etikoak Fundazioarekin elkarlanean, Euskadi mailan Finantza Etikoak Zabaltzeko sortutako elkartea da. Hiru esparrutan lan egiten dugu: Alde batetik, hezkuntza finantzieroa, Finantzaz haratago sarearekin batera. Eskoletan zein biztanlegoaren artean landu beharreko gai inportantea. Bestalde, aktibismo Read more [...]

  • Favorite

    BIOLUR GIPUZKOA; nekazaritza ekologikoaren aldeko elkartea

    Biolur Gipuzkoa nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkartea da. 1993 urtean sortu zen baserritar talde txiki baten ekimenez eta baserritar eta herritarrez osatua dago.  Orainarteko ibilbidean bai Biolur eta bai eredu ekologikoa sendotzen joan dira eta etorkizuna ilusioz eta itxaropenez beteta ikusten du elkarteak.  Biolurrek argi du baserrien etorkizuna ziurtatu nahi bada, kontsumitzailearentzat osasungarriak diren elikagaiak ekoitzi behar direla eta animaliak zein ingurumena errespetatu behar direla. Hiru ardatz horiek oinarri dituen nekazaritza eredua bultzateko lan egiten du elkarteak, egun nagusitu den eta horrenbeste arazo ekarri dituen produkzio eredu industrial-intentsiboa aldatzeko gogoz.

  • Favorite

    cAnicca [a+d+u]

    Arkitektura eta diseinu urbano egiten dugun estudio bat gara, aldaketa positibo bat bilatzen duena inguruko pertsona eta lurraldean. Elkarlanean oinarritzen ditugu gure poiektuak, profil desberdinekin lanean, proiektu bakoitzaren berezitasunei zeharkako ikuspuntu batekin aurre egiteko. Tamaina desberdineko proiektuetan egiten dugu lan, objektuetaik lurraldeetara, proiektuak eragina izango duen pertsonak erdigunean jarriz. Kasu Read more [...]

  • Favorite

    Goiener Taldea Nafarroa

    Goiener Taldeak energia berriztagarriak sortu eta merkaturatzen ditu. Taldearen helburua gaur egungo eredu energetikoa aldatzean datza, bazkideen parte hartzea sustatuz.

  • Favorite

    Goiener Taldea Araba

    Goiener Taldeak energia berriztagarriak sortu eta merkaturatzen ditu. Taldearen helburua gaur egungo eredu energetikoa aldatzean datza, bazkideen parte hartzea sustatuz.  

  • Favorite

    Goiener Talde Bizkaia

    Goiener Taldeak energia berriztagarriak sortu eta merkaturatzen ditu. Taldearen helburua gaur egungo eredu energetikoa aldatzean datza, bazkideen parte hartzea sustatuz.

  • Favorite

    Goiener Taldea Donostia

    Goiener Taldeak energia berriztagarriak sortu eta merkaturatzen ditu. Taldearen helburua gaur egungo eredu energetikoa aldatzean datza, bazkideen parte hartzea sustatuz.

  • Favorite

    WIKITOKI-elkarsorkuntzarako laborategia

    Wikitoki ‘elkar’ aurrizkia konexio komun gisa daukan gizarte/kultura/ekonomia/politika I+G laborategia da. Praktika, hausnarketa eta ekintza komunitatea da, etengabeko prestakuntza, ikerketa, ideiagintza eta prototipatzean murgildiruk dagoena, elkarsorkuntza eta praktika kolaboratiboak erabiliz. Ekoizpenerako lekua (sorkuntza, lana, aktibismoa, ikerketa), erreprodukziorako lekua (soziala, harremanei lotutakoa) eta dibulgaziorako lekua (prestakuntza, erakusketa) da. Dimentsio fisikoa eta digitala harremanetan jartzen diren topaketa espazioa da.