Guztiak Guneak

  • Favorite

    Elkar-ekin taldea, Aldaketa herritik

    2012. urtean, gizarteko arazoei aurre egiteko sentsibilitate, adin, sexu eta egoera ezberdinetako jendarteak sorturiko herri mugimendua. Helburu zehatzak hauek dira: bidegabekerien aurrean protestak egitea; egungo sistemari edo eta berari dagozkion arazoei alternatibak bilatzea eta bilatu ezin badira arazoak minimizatzea edo eta leuntzea; taldearengan zein herritarrengan formazioan eta informazioan eragitea. Elkar-ekinen Read more [...]

  • Favorite

    KIMUBAT

    Lorezaintzako mantenu lanak eskainiz sortuko enpresa, duela 30 urte inguru. Azken urteotan, bulego teknikoa indartu dugu eta eskaintza zabaldu (ikastetxeetako jolas gune naturalak, herrietako parkeak, baratze parkeak, ingurumen ikerketak, diseinuko lorategien eraikuntza…). Azpeitian gaude kokaturik eta bertan dugu ere gure produktuen erakusketa eta salmentarako Gardena.

  • Favorite

    Educando La Emoción

    Formakuntza eta terapiak. Zure adimen emozionala garatzen laguntzen dizugun bidelagunak gara. Banakakoekin, familiekin, taldeekin, eta abar egiten dugu lan. Ikuspegi sistemiko batetik. Errespetuz eta norberaren beharretara moldatuz.

  • Favorite

    Goiener Taldea

    Goiener Taldeak energia berriztagarriak sortu eta merkaturatzen ditu. Taldearen helburua gaur egungo eredu energetikoa aldatzean datza, bazkideen parte hartzea sustatuz.

  • Favorite

    Bagera Elkartea

    Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea da, 1991ko abenduaren 14an sortua. Ordutik, Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da Bageraren jomuga nagusia. Donostiako euskararen erabileraren normalizazioa eta bertako herritarrak euskararen aldeko jarrerara hurbiltzea eta jendartea euskararen alde aktibatu eta kontzientziatzea du helburu nagusia. Era berean, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak euskaldunen biltoki eta elkar topaleku izan nahi du.

  • Favorite

    Hardit Ekimen Taldea

    Proiektu kolektiboetarako aholkularitza. Bidelaguntza eremu organizatiboan eta finantziazio bidean. Horrez gain, lau enpresa hartzen ditu bere gain, eta guztiei zein bakoitzari administrazio, finantziazio eta gerentzia lanabesak eskaintzen dizkie. Talde honetako kideak: – AULKIA SL Harremana: 943 473 488 – info@aulkia.com Ebentoetarako zerbitzu enpresa da. Asko dira bere zerbitzuak behar izaten Read more [...]

  • Favorite

    Farapi

    Ana, Araitz, Bego, Gabriela, Gara, Haizea, Irati, Irina, June, Leire, Maria, Nico eta Nereak osatzen dugu Farapi. Taldean lan egiten dugu, taldea osatzen dugun pertsonak erdigunean jarriz eta elkarrekin eraikiz. Diziplina anitzetako ezagutza eta begiradetan oinarritzen da gure lana; Antropologia, Feminismoa, Partaidetzako prozesuak eta Ekonomia.Pentsatzen dugu pertsonak garela gure errealitatea eraikitzen dugunak, eta horregatik, elkarlanari esker errealitate horiek hoberako eraldatu daitezkeela defendatzen dugu.