Guztiak Guneak

  • Favorite

    Joxemi Zumalabe Fundazioa

    Euskal Herrian bestelako jendarte-eredu baten alde lanean ari diren Herri Mugimenduak laguntzea, horixe izan da Joxemi Zumalabe Fundazioaren helburua sortu zenetik. Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoa ikustarazi, sendotu eta merezi duen errekonozimendua ematea alegia. Gure Fundazioaren bokazioa Herri Mugimenduekin, Herri Mugimenduetatik eta Herri Mugimenduentzako lan egitea da. Sinergia eta ahalduntze prozesuak bilatuz, Euskal Herrietako Herri Mugimenduek dituzten gogoeta, dinamizazio eta formazio prozesuetan laguntzea hain zuzen ere. Gure jarduna odorengo ardatzetan oinarritzen da: • Kolektiboen arteko gogoeta eta elkarlan estrategikoak sustatzea. • Aktibismo politikoa indartzeko transmisioa eta formazioa bultzatzea. • Topagune herrikoiak bultzatuz, jendarte eraldaketarako gogoeta eta debatea zabaltzea. • Gure eta gainerako kolektiboen barne funtzionamendua sendotzeko tresnak lantzea.

  • Favorite

    Ingutek

    Ingutek hondakinen kudeaketan eta bai industrian bai eraikuntzan energiaren aprobetxamenduan espezializatutako ingeniaritza da.

  • Favorite

    GISLAN GEOGRAPHIC APPLICATIONS Koop. Elk

    Geografia informazio sistema korporatiboak inplementatzen ditugu administrazio zein organizazioentzat. Izan barne sistemak, on-ine jarritako mapak, analisi espazialak... Zerbitzu osoa ematen dugu bezeroaren beharretara egokituta (ideiak landu, garatu, formazioa, asistentzia…).

  • Favorite

    ARGIA

    Kazetaritza independente eta eraldatzailea egiten duen euskal hedabidea da ARGIA. Astekariaz eta webguneaz gain, beste hamaika proiektutan ere bagabiltza herri mugimenduekin elkarlanean. Harpidetza eredu inklusibo eta berdinzalea dugu martxan: ahal duzun edo egoki ikusten duzun diru ekarpena egin eta nahi duzuna jaso dezakezu. Dena salgai jarri duten garaiotan, informazioa ez dezaten pribilegio bihurtu.

  • Favorite

    Harago Aholkularitza

    Aholkularitza, formazioa eta trebakuntza antolaketa, berrikuntza lidergo eta komunikazio gaitasunetan. Talde eta pertsonen aldaketarako bide laguntza (coaching).

  • Favorite

    Arremanitz Kooperatiba

    Parekidetasuna, tratu onak eta sexuen hezkuntza ardatz duten egitasmoak eta zerbitzuak esakintzen ditugu. Tratu onen kultura erotiko berri bat eragiten ari gara, horixe baita indarkeria matxistaren aurrean prebentziorik eraginkorrena. Gure bezero nagusiak udalerrietako berdintasun sailak dira, baita aldundia, ikastetxeak, elkarteak... 3 bazkide eta lau langile finkoz gain, hainbat kolaboratzaile ditugu, bai zerbitzuak eskaintzeko baita lantaldeari barne kohesioa, formazioa, aholkularitza eskaintzeko ere.

  • Favorite

    Bira Produkzioak

    Diseinu eta ikus-entzunezko lanak egiten ditugu, Lazkao Txikitik hasi eta Altzoko Erraldoiaren neurrira artekoak; enpresa, elkarte, mugimendu zein instituzioei zuzendurikoak. Izena badu, grabatu dezakegu.