Komunikazioa eta teknologia in Ezkio-Itsaso Guztiak

  • Favorite

    AIZUAIZ

    Kontsumitzaileok, mundua ulertzeko dugun ikuspegiarekin lerrokatutako markak bilatzen ditugu gero eta gehiago. Ekoizpen arduratsua, justizia soziala edota ekonomia zirkularrarekin konprometitutako enpresek jakin-mina pizten digute. Baina hauen garrantziaz jabetzen garen arren, soilik 10etik 3 kasutan erosten dira. Egoera horren aurrean, diseinuak badu zeresana. Izan ere, askotan, negozio jasangarrien kalitate eta balio erantsia ez da markaren bidez modu erakargarrian islatzen. Oharkabean pasatzen dira eta bezeroek beste produktu edo zerbitzu batzuk aukeratzen dituzte azkenean.