• Bikonet

    Bikonet

    Bikonet telekomunikazioetako operadore kooperatiboa da. Gure helburua pertsonek teleko enpresei buruz duten sentipen txarrari buelta ematea da, pertsonei tratu duin bat emanez Internet, wifi, mugikorrak, sareak, eta streaming zerbitzuak eskainiz. Denontzako zerbitzua eskaintzen dugu, etxeko konexio batetik hasita egoitza ezberdinak beraien artean lotu behar dituen enpresara arte

  • Telelandu

    Telelandu

    Komunikazio eta kudeaketa zerbitzuak elkartegintza eta gizartegintza arloetan, teknologia + euskara + feminismoa + ekonomia solidarioaren lerroen pean.

  • Ehkom

    Ehkom

    EH KOM irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, lankidetza publiko-komunitarioan oinarrituta Euskal Herrian telekomunikazio-sare irekiak eratzeko eta kudeatzeko jaio dena. Bi helburu nagusi dituzte: Euskal Herriaren burujabetza teknologikoa hauspotzea, euskal herritarroi azpiegitura propioak emanez eta arrakala digitala ezabatzea , bai desberdintasun sozioekonomikoek eragindakoa zein periferian edo landa guneetan bizi diren herritarrek pairatzen dutena.

  • Abaila

    Abaila

    Abaila irabazi asmorik gabeko kooperatiba da. Kalitatezko telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen ditu 2018tik, burujabetza teknologikoa sustatuz.

  • Teks

    Teks

    Teknologia libreak eta ekonomia sozial eraldatzailearen markoan gabiltzan enpresa eta kooperatiben sarea gara. Behar komunei alternatiba komunak eskeintzeko elkarlanerako espazioa bat.

  • Izarkom

    Izarkom

    Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatboa. Herritk bertatk sortzen den euskal proiektu kooperatbo eta demokratko bat da: telefono eta Interneterako zerbitzuetara sarbidea bermatuko digun telekomunikazio zerbitzu multzo batez hornitzeko helburuarekin sortutakoa, kalitatezko baldintza teknikoei egokitutako eta kostu onargarrietan oinarritutako tarifen bitartez. Izarkom, fnean, Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatboa da, Euskal Herrian azpiegitura telematko zein telekomunikazio zerbitzuen…

  • Mirokutana

    Mirokutana

    Zinema, telebista eta iragarkien munduan ibiliak gara aspalditik eta lana ulertzeko filosofia mankomuna daukagun honetan talde bezala osatu gara. Gure desira eta xedea artistiko eta pertsonalki hazitzean datza maite dugun ogibide honen barruan, proiektu pertsonalak eta zure beharrak profesionalki eta exijentziarekin gauzatzen ditugun heinean. Mirokutana, prehistoriatik egun arte, Aiako Harrietan bizi den izaki mitologiko, likantropo…

  • Bira Produkzioak

    Bira Produkzioak

    Ikus-entzunezko komunikazioa, bideogintza eta gidoigintza lanak egiten ditugu, baita publizitatea, ekitaldien jarraipenak edota bideoklipak ere. Ekonomia Sozial Eraldatzailea oinarritzat hartuz, Euskaraz, eta euskal iruditerian gure alea jarriz, eduki propioak ekoiztera eramango gaituen bidea egin asmoz

  • ARGIA

    ARGIA

    Kazetaritza independente eta eraldatzailea egiten duen euskal hedabidea da ARGIA. Astekariaz eta webguneaz gain, beste hamaika proiektutan ere bagabiltza herri mugimenduekin elkarlanean. Harpidetza eredu inklusibo eta berdinzalea dugu martxan: ahal duzun edo egoki ikusten duzun diru ekarpena egin eta nahi duzuna jaso dezakezu. Dena salgai jarri duten garaiotan, informazioa ez dezaten pribilegio bihurtu.

  • Hiru Damatxo

    Hiru Damatxo

    Hiru Damatxo Ideia Faktoria komunikazo zerbitzuak eta ikus-entzunezko ekoizpen propioak uztartzen dituen kooperatiba da. Baina hori baino gehiago ere bai. Gustu eta interes antzekoak ditugun lau lagunen bizibidea da, gure burutazio edo proiektu pertsonalagoak ere garatzeko aukera ematen diguna. Euskal komunitateari begira eta euskal komunitatetik egiten dugu lan, gure xumetik, inguruan eragiteko bokazioarekin. Horretarako, diseinu…