• Amarauna

    Amarauna, Ziordi (Nafarroa) herrian kokatutako proiektu autogestionatua da. Talde eta herri mugimenduari irekitako espazioa da, baita elkarbizitza gunea ere.

  • Bikonet

    Bikonet telekomunikazioetako operadore kooperatiboa da. Gure helburua pertsonek teleko enpresei buruz duten sentipen txarrari buelta ematea da, pertsonei tratu duin bat emanez Internet, wifi, mugikorrak, sareak, eta streaming zerbitzuak eskainiz. Denontzako zerbitzua eskaintzen dugu, etxeko konexio batetik hasita egoitza ezberdinak beraien artean lotu behar dituen enpresara arte

  • Argi-Begi

    ARGI-BEGI Bitartekaritza Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bitartekaritza, gatazken ebazpenerako oinarrizko tresnatzat hartzen dugu, eta eskaintzen ditugun zerbitzuekin enpresa publiko, pribatu eta gure beharra duen beste edonori laguntzen diegu. Gatazken kudeaketan eta ebazpenean espezializatutako profesionalen talde bat osatzen dugu, arazoei hainbat lanbide-profiletatik heltzeko gai direnak eta esperientzia handia dutenak: Iñaki Arana Gatazka zibilak, merkantilak…

  • Ehkom

    EH KOM irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, lankidetza publiko-komunitarioan oinarrituta Euskal Herrian telekomunikazio-sare irekiak eratzeko eta kudeatzeko jaio dena. Bi helburu nagusi dituzte: Euskal Herriaren burujabetza teknologikoa hauspotzea, euskal herritarroi azpiegitura propioak emanez eta arrakala digitala ezabatzea , bai desberdintasun sozioekonomikoek eragindakoa zein periferian edo landa guneetan bizi diren herritarrek pairatzen dutena.

  • Telelandu

    Komunikazio eta kudeaketa zerbitzuak elkartegintza eta gizartegintza arloetan, teknologia + euskara + feminismoa + ekonomia solidarioaren lerroen pean.

  • Ekhilur Bilbo

    Irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba herritarra da, ordainketa sistema propioa duena. Ekhilur sistema Bizumen edo txartelen pareko ordainketa-sistema da, baina bere sare propioa sortzen ari da. Dirua zirkularazten duen ordainketa sarearen gaineko burujabetzaren bidez, herritarrek diruaren kontrola berreskuratzea bilatzen du.

  • Ekhilur Hernani

    Irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba herritarra da, ordainketa sistema propioa duena. Ekhilur sistema Bizumen edo txartelen pareko ordainketa-sistema da, baina bere sare propioa sortzen ari da. Dirua zirkularazten duen ordainketa sarearen gaineko burujabetzaren bidez, herritarrek diruaren kontrola berreskuratzea bilatzen du.

  • Abaila

    Abaila irabazi asmorik gabeko kooperatiba da. Kalitatezko telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen ditu 2018tik, burujabetza teknologikoa sustatuz.

  • Parean

    Generoa ardatz, egiazko komunitatea ehuntzeko bokazioa dugu. Emakumeen, etorkinen eta adinekoen ongizate erreala proiektu berritzaileen bidez lortzea da gure asmoa.

  • Ara!Gorputz

    Ekonomia feministan, hilerokoaren kulturan (haur, nerabe zein helduekin), ESE-ko proiektuak bidelaguntzen, talde ginekologian eta drag king-ean jarduten gara.