-
Bioluz
-
BIHAR
-

ADI!Bulegoa
ADI! Bulegoa hiriaren arkitekturaren, diseinuaren eta azterketa kritikoaren arloko prozesuen diseinuan eta inplementazioan aholkularitza eskaintzen duen taldea gara. Arkitektura eta diseinua ondasun sozial gisa ulertzen ditugu, eta gure aletxoa eskaintzen dugu giza eskalako eta eskala inklusiboko hiriak eta espazioak sortzeko
-

Zelai Alai
Zelai Alai, Kooperatiba Elkarte Txikia produktu ekologikoen salmentan espezializatutako enpresa da. Gasteizeko Lakua auzoan kokatutako dendan mota askotako produktuak saltzen ditu: elikagaiak, belarrak, elikadura-osagarriak, dietetika, kosmetika, garbiketa eta etxeko produktuak, ehun-gaiak, bitxiak, eskulanak,… Hitzaldiak eta tailerrak ere antolatzen dira.
-

Emuna Aüka
Emuna Aüka gizarte ekimeneko kooperatiba txikia da, eta psikoterapia zerbitzuak, talde tailerrak eta osasun mentalaren inguruko prestakuntza eskaintzen dituzte, osasunaren ikuspegi psikosozial, holistiko eta transfeminista batetik. Beraien misioa da pertsonen autoezagutza, ahalduntzea eta autonomia sustatuko duten tresnak ematea, norbanakoaren ongizaterako eta eraldaketa sozialerako.
-
Ametxe, koop. Elk.
Irabazi-asmorik gabeko erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiba gara, non bizikidetza kolaboratiboa, autosustapena eta jabetza kolektiboa babesten dugu. Hasi dugun bidai honetan kultura birsortzaileak bultzatuko ditugu, bai ekonomian (etxebizitza eskuragarriagoa, espekulaizoa sahiezteuz), bai gizarte mailan (komunitatean bizi, zaintzak erdigunean jarriz), bai lurrari dagokiona (agorekologiako proiektua sortuz).
-
Larrea Janariak
Jaione eta Mariak osatzen dute kooperatiba non janari zaporetsu eta osagarria eskaintzen duten. Proiektu honek elikadura-burujabetza eta gizarte-ekonomia eraldatzailea susatzen ditu. Inguruko ekoizleen eta/edo genero ekologikoa eralbiltzen dute gehienbat, lurraldean eragin sozial positiboa izango duten banaketa sare txikien garapena bermatuz. Herritik sortua eta herriari emana!
-
BDS Koop
BDSKoop elkartea Bidasoaldeko ekonomia sozial eta eraldatzailearen sustapenean dihardu, hiru arlo nagusitan banatuta: Eraldaketa Fabrika (formazioa eta ekintzailetza), Zabalduz (ekonomia sozialaren dibulgazioa) eta trantsizio ekosoziala.
-

Alberga Elkartea
Alberga ekonomia sozial eraldatzailearen sustapenerako elkartea da. Ekintzailetza kooperatiboa bultzatu, saretu eta herrian proiektu berriak artikulatzeko helburuarekin sortua.
-
Maïa Permaculture
Sistema integralen diseinu-pentsamendua erabiliz Maïa Permaculture -n lurra errespetatzen duten, pertsonak zaintzen dituzten eta baliabideak eta soberakinak elkar-banatzen dituzten bizimodu birsortzaileak sustatzen dute: