• Maïa Permaculture

    Maïa Permaculture

    Sistema integralen diseinu-pentsamendua erabiliz Maïa Permaculture -n lurra errespetatzen duten, pertsonak zaintzen dituzten eta baliabideak eta soberakinak elkar-banatzen dituzten bizimodu birsortzaileak sustatzen dute:

  • Ondalankoop

    Ondalankoop

    Mikrokooperatiba bat gara eta Ondalankidez osaturiko komunitatearen beharrak asetzeko lan egiten dugu. Ondalankideok, besteak beste, dirua eta denbora aurreztuz prezio onean ongi jan nahi dugu. Gure komunitateak osasuna eta bizitza erdigunean kokatzen ditu, gure herri eta auzoena bezala, sasoiko bertako produktu osasuntsuak kontsumitzerakoan.

  • Geltoki

    Geltoki

    Geltoki Ekonomia Solidario eta Elikadura Burujabetzaren kultur espazioa da, taberna eta denda batekin. Proiektu partehartzailea, irekia eta irabazi asmorik gabekoa. Berrogeita hamar bat gizarte erakundek sustatua eta gizarte ekimeneko kooperatiba batek kudeatua.

  • Biziola

    Biziola

    Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.

  • Mendarte Baserri Ekologikoa

    Mendarte Baserri Ekologikoa

    Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa aurrera eramaten duen baserri txikia. Ingurua eta ingurunea hobetzeko egiten du lan, konfidantzazko dendekin eta salmenta zuzenean arituz.

  • Basajaun Elkartea

    Basajaun Elkartea

    Basajaunen helburua, Komunitate-sukaldeak sortzea, bultzatzea eta laguntzea da, tresna-kutxa integral baten bidez. Eta sukalde horien helburua herritarrei elikagai etiko, jasangarri eta lokaletarako sarbidea erraztea da, elikagai eta plastikoen alferrik galtzea murriztuz, elikagaien aberastasuna modu ekitatiboan banatuz eta elikagaien desmerkantilizazioa bultzatuz. Beti ere desazkunde ikuspegi batetik.

  • Uribe Butroeko sarea

    Uribe Butroeko sarea

  • Bertokuek

    Bertokuek

    Bertoko produktuen kontsumue, bertoko produktoran eta gure inguruko soluek bizirik mantentzien alde egingo dauen proiektue.

  • Labore Bilbo

    Labore Bilbo

    Bilboko lehenengo supermerkatu kooperatiboa da Labore. Interesa duen edonorentzako ateak zabalik dituen kontsumo taldea. Bazkideok sortua eta irabazi asmorik gabekoa. Kontsumo ohituretan aldaketa bultzatzeko egiten dugu lan. Elkarlanean, kontsumitzaile eta ekoizleen artean sortutako aliantzari esker bidea egiten gabiltza. Bertakoa, ekologikoa eta harreman justuetan oinarritua.

  • Ereindajan Bergara, Koop. Elk. Txikia

    Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da Ereindajan. Irabazi asmorik gabeko egitasmoa gara eta nekazal eredu agroekologikoa bultzatzen dihardugu. Proiektua lau oinarriren gainean ari gara eraikitzen: BERTAKOA | Kontsumo eredu arduratsua praktikara eramanez, tokiko garapena bultzatzen dugu. Bailarako ekoizleak eta kalitatezko produktuak dira gure oinarria. OSASUNGARRIA | Agroekologia ipar, gure gorputzak…