• Aza ta Porrua

    Aza ta Porrua

    45 pertsona osatzenduten elkartea bat da. Bertan garaiko eta tokiko produktu ekologikoak banatzen dituzte.

  • Ekoalboraz

    Ekoalboraz

    Ekoalboraz Elikagai Ekologikoak, Gipuzkoako Debabarrenan dauden bi nekazaritza-ustiapenen baturaz sorturiko elkartea da, Elgoibarren Alboraz eta Mutrikun Basailun. Osoko egitasmoa da eta betiko baserriak tradizionalki eskaini izan dituen zerbitzuak ematea du helburutzat: nekazaritza eta ingurumenaren zaintza alegia.

  • Komuntzo Sakona etxalde ekologikoa

    Komuntzo Sakona etxalde ekologikoa

    Komuntzo baserria Azpeitiko Izarraitz auzoan kokatzen da. 2014an hasi zen etxe inguruko lurretan nekazaritza eta fruitugintza ekologikoa lantzen.

  • Arraztalo

    Arraztalo

    Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Orain arte Oiartzunen ez da gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik egon. Arraztalo Elkarteak mugimendu hori…

  • Elika Kooperatiba

    Elika Kooperatiba

    Lehen sektorearen gainbeherarekin kezkatuta zegoen oiartzuar talde bat urratsak ematen hasi zen orain dela hiru urte, eta hausnarketa prozesu baten ondorioa da Elika. Garaian garaiko produktuak modu ekologikoan landatuko dituzte, eta apirilean jasoko dute lehenengo uzta. Elikagai horiek hiru modutan banatuko dituzte: saskien bitartez, Laborek Ihurritan ireki duen lokalean eta Oiartzungo dendetan.

  • Zituene, Pasta Obradore Kooperatiboa

    Zituene, Pasta Obradore Kooperatiboa

    Gure obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoiztuko dugu, gertuko eta garaiko lehengaiekin. Ekonomia sozial eta eraldatzailean sinisten dugularik, benetako alternatiba izan nahi dugu bizitza itotzen duten egungo ereduen aurrean. Gertuko harreman horizontal eta parekideak eraikitzea, eta lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz kalitatezko produktuak eskaintzea ditugu helburu.

  • OTSOKOP

    OTSOKOP

    Otsokop, le supermarché coopératif et participatif de Bayonne d’intérêt collectif, à but non lucratif et géré par ses membres. Du bio, du local, du vrac !