-
Gizagune Zentroa
Gizagune adineko pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea sustatu eta mantentzera bideratutako zentroa da. Narriadura kognitiboa duten edo ez duten pertsonen estimulazio kognitibo, afektibo, fisiko eta funtzionala lantzen dituzte.
-
Ehiera
Eihera, eraldaketa feminista eta LGTBI prozesu propioak diseinatu, garatu eta ahalbidetzen dituen kooperatiba da. Ikuspegi feministatik, landu nahi den errealitateari erreparatuz, herri-prozesu eraldatzaileak, hezkidetza, LGTBI planak, gizonekin lanketak, parte-hartze prozesuak eta komunikazioa lantzen ditugu, besteak beste.
-
Biak Bat
Biak Bat, Altsasun 2011.urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak eta Natura erdigune izanda, Sakanako zehazki, eta Euskal Herriko behar psikosozialak asetzeko proiektu sozial berritzaile gisa sortua.
-
Parean
Generoa ardatz, egiazko komunitatea ehuntzeko bokazioa dugu. Emakumeen, etorkinen eta adinekoen ongizate erreala proiektu berritzaileen bidez lortzea da gure asmoa.
-
Gure Haizeak
Gure Haizeak Donostiako Gros auzoko ileapainegi komunitario bat da eta, bertan, euren baldintza legal eta sozialengatik beste lekuetan lan egin ezin duten pertsonek egiten dute lan. Baina, horretaz gain, ileapaindegiak auzoarentzako sozializazio espazio bat izateko borondatea du, elkarbanatzeko eta elkarrengandik ikasteko gune seguru gisa. Errealitate desberdinen arteko topagune bat, elkar ezagutzeko eta afinitateak sortzeko.
-
Ara!Gorputz
Ekonomia feministan, hilerokoaren kulturan (haur, nerabe zein helduekin), ESE-ko proiektuak bidelaguntzen, talde ginekologian eta drag king-ean jarduten gara.
-
Espazio Lunarra
Norbere zaintza eta ongizate emozionalerako (g)unea da Espazio Lunarra. Osasunaren ikuspegi holistiko eta integrala dugu eta norbere burua ezagutzeko tresnak partekatzea eta entregatzea dugu helburu, norbanakoaren eta taldearen ongizaterako ekintza eraldatzaile gisa, emozioez, gorputzez, sinesmenez eta pentsamendu- eta ekintza-ereduez jabetzeko hainbat teknikaren bidez.
-
Hiruki Larroxa (Ekimen Sozialerako Kooperatiba)
Hiruki Larroxa, talde prozesuen bidelaguntzatik, parekidetasun eta LGBT+ gaietan herri proiektu integralak garatzen dituen kooperatiba da. Jendarte eraldaketarako pentsamendu kritikoa sustatzea bilatzen du, gaur egungo jendarte ereduan ematen diren botere harreman asimetrietan eta zapalkuntza sistemetan fokua jarriz eta harreman parekideak sustatzeko proiektu integralak garatuz.
-
Harago Aholkularitza
Aholkularitza, formazioa eta trebakuntza antolaketa, berrikuntza lidergo eta komunikazio gaitasunetan. Talde eta pertsonen aldaketarako bide laguntza (coaching).
-
MAITELAN KOOP. ELK.
Zaintza kooperatiba integrala, irabazi asmorik gabekoa eta ekimen sozialetik sortua. Asistentzia sozio-sanitarioko zerbitzuak eskaintzen dizkiete mendekotasunak dituzten pertsonei. etxebizitza zein ofizinen garbiketa eta akonpainamendu soziala ere eskaintzen dute