-
Gizagune Zentroa
Gizagune adineko pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea sustatu eta mantentzera bideratutako zentroa da. Narriadura kognitiboa duten edo ez duten pertsonen estimulazio kognitibo, afektibo, fisiko eta funtzionala lantzen dituzte.
-
Biziola
Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko. erp.biziola.eus
-
Biak Bat
Biak Bat, Altsasun 2011.urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak eta Natura erdigune izanda, Sakanako zehazki, eta Euskal Herriko behar psikosozialak asetzeko proiektu sozial berritzaile gisa sortua.
-
Geltoki
Geltoki Ekonomia Solidario eta Elikadura Burujabetzaren kultur espazioa da, taberna eta denda batekin. Proiektu partehartzailea, irekia eta irabazi asmorik gabekoa. Berrogeita hamar bat gizarte erakundek sustatua eta gizarte ekimeneko kooperatiba batek kudeatua.
-
Ondalankoop
Mikrokooperatiba bat gara eta Ondalankidez osaturiko komunitatearen beharrak asetzeko lan egiten dugu. Ondalankideok, besteak beste, dirua eta denbora aurreztuz prezio onean ongi jan nahi dugu. Gure komunitateak osasuna eta bizitza erdigunean kokatzen ditu, gure herri eta auzoena bezala, sasoiko bertako produktu osasuntsuak kontsumitzerakoan.
-
Artaziak
Artaziak hezkuntza artistikoa eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Praktika eta metodologia artistikoak, ezagutzen partekatzea, eta eraikuntza eta eraldakeratako tresna baliagarriak diren ikasketa-prozesuak bultzatzen ditugu. Hezkuntza elkarren arteko hartu-eman gisa ulertzen dugu, elkarrizketaren bidez, harreman eta errealitate berriak sortzeko aukera duen espazio gisa.
-
Ehiera
Eihera, eraldaketa feminista eta LGTBI prozesu propioak diseinatu, garatu eta ahalbidetzen dituen kooperatiba da. Ikuspegi feministatik, landu nahi den errealitateari erreparatuz, herri-prozesu eraldatzaileak, hezkidetza, LGTBI planak, gizonekin lanketak, parte-hartze prozesuak eta komunikazioa lantzen ditugu, besteak beste.
-
Mendarte Baserri Ekologikoa
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa aurrera eramaten duen baserri txikia. Ingurua eta ingurunea hobetzeko egiten du lan, konfidantzazko dendekin eta salmenta zuzenean arituz.
-
Mugarik Gabeko Ekonomialariak
Mugarik Gabeko Ekonomistak (MGE) erakunde independentea, akonfesionala eta apartidista da, ekonomistek sustatua eta baldintza guztietako pertsona solidarioak integratzen dituena. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) bat gara, sortu zenetik espazio propioa duena, errealitatearen, ekonomiaren eta pobreziarekin eta desberdintasunekin dituen harremanen arlo zehatz batean lan eginez. Gure helburu nagusia da giza eskubideetan oinarritutako egitura ekonomiko eta sozial…
-
Basajaun Elkartea
Basajaunen helburua, Komunitate-sukaldeak sortzea, bultzatzea eta laguntzea da, tresna-kutxa integral baten bidez. Eta sukalde horien helburua herritarrei elikagai etiko, jasangarri eta lokaletarako sarbidea erraztea da, elikagai eta plastikoen alferrik galtzea murriztuz, elikagaien aberastasuna modu ekitatiboan banatuz eta elikagaien desmerkantilizazioa bultzatuz. Beti ere desazkunde ikuspegi batetik.