• Farapi

    Ana, Araitz, Bego, Gabriela, Gara, Haizea, Irati, Irina, June, Leire, Maria, Nico eta Nereak osatzen dugu Farapi. Taldean lan egiten dugu, taldea osatzen dugun pertsonak erdigunean jarriz eta elkarrekin eraikiz. Diziplina anitzetako ezagutza eta begiradetan oinarritzen da gure Lana: Antropologia, Feminismoa, Partaidetzako prozesuak eta Ekonomia.Pentsatzen dugu pertsonak garela gure errealitatea eraikitzen dugunak, eta horregatik, elkarlanari…

  • Ingutek

    Ingutek hondakinen kudeaketan eta bai industrian bai eraikuntzan energiaren aprobetxamenduan espezializatutako ingeniaritza da.

  • 373 Abokatuak

    373 Abokatuak

    Aholkularitza juridikoa arlo ezberdinetan

  • Harago Aholkularitza

    Aholkularitza, formazioa eta trebakuntza antolaketa, berrikuntza lidergo eta komunikazio gaitasunetan. Talde eta pertsonen aldaketarako bide laguntza (coaching).

  • TaPuntu

    TaPuntun, marketin digitaleko aholkularitza eta garapena burutzen dugu, lau negozio lerro nagusi eskainiz: marketin digitala,diseinu grafikoa, multimedia eta formazioa. Bestetik, ekonomia sozial eta eraldatzailearen printzipioekin bat egin eta pertsona erdigunean kokatzen saiatzen gara beti.

  • AIZU AIZ

    Diseinu grafiko jasangarriaren bidez zurea bezalako proiektuei laguntzen du, eskaintzen dutena baloratu eta erosiko duten bezeroen arreta erakartzen.

  • DAR DAR PRODUKZIOAK

    Gizarte ekimenezko kooperatiba bat gara. Artea, kultura eta gizarte ekintzaren bidez inguruko beharrei eta behardunei erantzuteko kezka eta konpromisoa dugu

  • Isladak

    Pertsona, enpresa edo erakunde bezala egiten dugunak ingurumenean Islada duelako gizarte jasangarriago bat sustatzeko proiektuak burutzen ditugu. ISLADAK gizarte-ekimeneko proiektu kooperatiboa da Aiala, Eider eta Susanak osatua eta esperientzia, elkarlana eta pertsonen arteko lidergo partekatua ditu oinarri.

  • ANBOTOPEKO AGROEKOLOGIA ELKARTEA

    Anbotopeko elkartea Elorrio herrian kokatua dago. Durangaldeko eta Elorrioko tokiko produktuak eta jatorri ezberdineko beste hainbat produktu ekologiko erosteko aukera ematen duen denda dauka Elorrio herrian. Bertan aurkituko dituzu Elorrio herriko ortuetako barazkiak, baserrietako arrautzak eta baita okela. Gainera Durangalde osoko ekoizleen produktuak ere erosteko aukera izango duzu. Eskaintza produktu ekologikoekin osatzen da, lehentasuna Euskal…

  • MAITELAN KOOP. ELK.

    Zaintza kooperatiba integrala, irabazi asmorik gabekoa eta ekimen sozialetik sortua. Asistentzia sozio-sanitarioko zerbitzuak eskaintzen dizkiete mendekotasunak dituzten pertsonei. etxebizitza zein ofizinen garbiketa eta akonpainamendu soziala ere eskaintzen dute