• Fiare Banca Ética

    Fiare Banca ética banketxe kooperatibo bat da, gizarte eraldaketaren zerbitzura dagoena eta diruaren balio soziala berreskuratzea helburu duena. Horretarako, hirugarren sektoreko proiektuak finantzatzen ditu eta ekonomia soziala eta solidarioa eta finantza-bitartekaritzaren kultura sustatzen du, gardentasuna, parte-hartzea eta demokrazia oinarri hartuta. Pertsona fisikoentzat kontu korronteak, aurrezki-gordailuak eta kapital soziala eskaintzen ditu. Pertsona juridikoentzat, aldiz, kontu korronteak…

  • Biba Ardoak Kooperatiba Elkartea

    Euskal Herriko hamaika mahastizain-ardogileok sortu zuten ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalen banaketarako kooperatiba da. Ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herritarra sortzea da euren xedea.

  • GISLAN GEOGRAPHIC APPLICATIONS Koop. Elk

    Geografia informazio sistema korporatiboak inplementatzen ditugu administrazio zein organizazioentzat. Izan barne sistemak, on-ine jarritako mapak, analisi espazialak… Zerbitzu osoa ematen dugu bezeroaren beharretara egokituta (ideiak landu, garatu, formazioa, asistentzia).

  • ARGIA

    Kazetaritza independente eta eraldatzailea egiten duen euskal hedabidea da ARGIA. Astekariaz eta webguneaz gain, beste hamaika proiektutan ere bagabiltza herri mugimenduekin elkarlanean. Harpidetza eredu inklusibo eta berdinzalea dugu martxan: ahal duzun edo egoki ikusten duzun diru ekarpena egin eta nahi duzuna jaso dezakezu. Dena salgai jarri duten garaiotan, informazioa ez dezaten pribilegio bihurtu.

  • DEKOsocial

    Gizarte balioarekin birtzlikatutako altzariak.

  • Uztarri Kooperatiba

    1 sektoreari zerbitzua ematen dion kooperatiba , nekazaritza organikoa sustatzen duena.

  • Arremanitz Kooperatiba

    Parekidetasuna, tratu onak eta sexuen hezkuntza ardatz duten egitasmoak eta zerbitzuak esakintzen ditugu. Tratu onen kultura erotiko berri bat eragiten ari gara, horixe baita indarkeria matxistaren aurrean prebentziorik eraginkorrena. Gure bezero nagusiak udalerrietako berdintasun sailak dira, baita aldundia, ikastetxeak, elkarteak… 3 bazkide eta lau langile finkoz gain, hainbat kolaboratzaile ditugu, bai zerbitzuak eskaintzeko baita lantaldeari…

  • Bira Produkzioak

    Eraldaketarako ikus-entzunezkoak sortzen dituen kooperatiba gara. Gidoigintza, errealizazioa eta edizioa osorik lantzen ditugu. Euskaraz, eta, bizitza zentruan jartzen duen ekonomia baten alde eginez. Guk geuk sorturiko istorioak ere kontatzen ditugu euskal iruditeria elikatzeko asmoz.

  • Mirokutana

    Zinema, telebista eta iragarkien munduan ibiliak gara aspalditik eta lana ulertzeko filosofia mankomuna daukagun honetan talde bezala osatu gara. Gure desira eta xedea artistiko eta pertsonalki hazitzean datza maite dugun ogibide honen barruan, proiektu pertsonalak eta zure beharrak profesionalki eta exijentziarekin gauzatzen ditugun heinean. Mirokutana, prehistoriatik egun arte, Aiako Harrietan bizi den izaki mitologiko, likantropo…

  • Basherri Sarea

    Baserritarrak ekoizten dituzten produktuak merkaturatzeko eredu alternatibo bat dira Basherri taldeak, sistema honen bidez salmenta zuzena lehenesten da, bitartekaririk gabekoa. Hileko kuota baten truke, baserritarrak astero bere produktuekin osatutako saski bat banatzen die taldeko kideei, adostutako leku, egun eta orduan.