• Itzamna akademia

    Gure baloreak martxan jarri dugun akademiari aplikatu nahi dizkiogu, beste irakaskuntza eredu batean sinisten dugulako. Betiko irakaskuntza gaur egungo metodologia eta teknologiarekin uztartzen duena. Itzanma izeneko espazio honetan, klase partikularrak (lehen hezkuntzatik unibertsitate mailararte) informatika, hizkuntzak, marrazketa, kitarra… eta asteburuetan eskulan tailerrak bezalako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Gainera, astelehenero, poesia tailer bat ere badugu. Azkenik, aipatzear…

  • Labore Txingudi

    Txingudiko kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatu nahi dituen iiabazi as/o gabeko elkaitea gara. Bertako eta inguruko txokotako protagonistak (ekoizleak, elaboratzaileak, kontsumitzaileak…) elkartuko dituen elikadura kontsumo elkarte bat sortu nahi dugu. Horrela, gure herrian bertan dugun ekoizpena zein kontsumoa saretu eta era erosoan erabiltzeko aukera izango dugu. Labore Txingudin bertako produktuak aurkituko ditugu bet, gure ingurukoak:…

  • Labore Oarso

    Labore elkarteko bazkide izanda, Labore dendan kalitatezko bertako produktuak eta produktu ekologikoak erosi ahal izango dituzu, prezio justuan. Labore dendak bereziki zainduko du produktuen prezioa: ekoizleentzat justua eta erosleentzat arrazoizkoa.

  • Komuntzo Sakona etxalde ekologikoa

    Komuntzo baserria Azpeitiko Izarraitz auzoan kokatzen da. 2014an hasi zen etxe inguruko lurretan nekazaritza eta fruitugintza ekologikoa lantzen.

  • Arraztalo

    Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Orain arte Oiartzunen ez da gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik egon. Arraztalo Elkarteak mugimendu hori…

  • Elika Kooperatiba

    Lehen sektorearen gainbeherarekin kezkatuta zegoen oiartzuar talde bat urratsak ematen hasi zen orain dela hiru urte, eta hausnarketa prozesu baten ondorioa da Elika. Garaian garaiko produktuak modu ekologikoan landatuko dituzte, eta apirilean jasoko dute lehenengo uzta. Elikagai horiek hiru modutan banatuko dituzte: saskien bitartez, Laborek Ihurritan ireki duen lokalean eta Oiartzungo dendetan.

  • Garoa liburu denda

    Garoa Liburu-denda, 1973. urtean ernatua eta 2011. urtean kimatua, esporen gustu literarioaz fidatzen den irakurle ororen esperientzia literarioa aberastea eginkizun bakartzat duen parajea da. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere.

  • Zituene, Pasta Obradore Kooperatiboa

    Gure obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoiztuko dugu, gertuko eta garaiko lehengaiekin. Ekonomia sozial eta eraldatzailean sinisten dugularik, benetako alternatiba izan nahi dugu bizitza itotzen duten egungo ereduen aurrean. Gertuko harreman horizontal eta parekideak eraikitzea, eta lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz kalitatezko produktuak eskaintzea ditugu helburu.

  • AEK BIDASOA

    Euskal herria berreuskalduntzea. Ardatzak, helduen berreuskalduntzea: Euskal herri euskaldun bat. Material propioa sortzen da: Helburu komunikatbora bideratua, praktkotasun komunikatboa (ez hainbeste gramatkalki). Komunikatboa, hizkuntzaren erbailera Dator gau eskoletatk (bolondresetk), auzolanean oinarrituriko egitasmoa. Herrigintzatk abiatzen da, eta profesionalizatzen da eraginkortasuna irabazteko (koop autonomia, diru laguntza, eta adm ez kate motzean egoteko)

  • PSILOCYBENEA

    Psilocybe Aretoa inguruko nahiz urrutko musika mota desberdinen erakusleiho izateko asmoz hasi eta hezi da. Are gehiago, musikaren marra zapaltzen eta igarotzen ausartuko gara beste zenbait esparru ere jorratzeko asmoz. Zeintzuk izango diren azken hauek? Hoberena zuk zeuk zuzenean ezagutzea izango da. Orain arte!