Mendarte Baserri Ekologikoa

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa aurrera eramaten duen baserri txikia. Ingurua eta ingurunea hobetzeko egiten du lan, konfidantzazko dendekin eta salmenta zuzenean arituz.

Biziola

Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.

Geltoki

Geltoki Ekonomia Solidario eta Elikadura Burujabetzaren kultur espazioa da, taberna eta denda batekin. Proiektu partehartzailea, irekia eta irabazi asmorik gabekoa. Berrogeita hamar bat gizarte erakundek sustatua eta gizarte ekimeneko kooperatiba batek kudeatua.

Ondalankoop

Mikrokooperatiba bat gara eta Ondalankidez osaturiko komunitatearen beharrak asetzeko lan egiten dugu. Ondalankideok, besteak beste, dirua eta denbora aurreztuz prezio onean ongi jan nahi dugu. Gure komunitateak osasuna eta bizitza erdigunean kokatzen ditu, gure herri eta auzoena bezala, sasoiko bertako produktu osasuntsuak kontsumitzerakoan.

Bertokuek

Bertoko produktuen kontsumue, bertoko produktoran eta gure inguruko soluek bizirik mantentzien alde egingo dauen proiektue.

Erain

Erain” duela 7 urte bi lagunek martxan jarritako proiektua agroekologikoa da. Gamiz-Fikako negutegian zein aire libreko lurretan landatutako  barazkiak saltzen dituzte.

Talako Kantina

Talako Kantina, itsasora begira dagoen zelai zabal batean dagoen leku txiki bat da. Tokiko produktuak, ekologikoak eta mimoz elaboratutakoak lehenesten ditugu: espezialidade kafeak, ardo naturalak, garagardo artisauak. Kooperatiba txikia sortu dugu, herrian gustora lan eta bizi ahal izateko. Ostalaritza diferente bat, kultur ekimenen kudeaketa, komunikazioa, ingurumena eta hezkidetza lantzen ditugu. Txikitik, zabalera. Geure burua geuk … Continued

Amillena koop elkarte txikia

Amillena (trans)formazioa eta Elikadura burujabetza gorpuzteko Herri laborategia da. Taberna-jatetxea-denda garatzen den espaziotik proposamen poetiko-politiko bat proposatzen dugu.  Amillena Arrazolako benta topagunea da. Tokiko herritar eta bisitarien elkargunea izanik harremanan politak eraikitzeko bitartekoak sortu eta eskaintzeko asmoa daukagu. Elkarlanaren bidez eta kooperazioaren bidez jardun nahi dugu, eta eskaintza agroekologikoa izateaz gain, kultura eskaintzeko eta bizitzeko … Continued

Ereindajan Arrasate

Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da Ereindajan. Irabazi asmorik gabeko egitasmoa gara, eta Debagoiena da gure lan- eta eragin-eremua. Nekazal eredu agroekologikoa bultzatzen dihardugu, eta arnasa eman nahi diogu gure bailarari. Proiektua lau oinarriren gainean ari gara eraikitzen: BERTAKOA | Kontsumo eredu arduratsua praktikara eramanez, tokiko garapena bultzatzen dugu. Bailarako ekoizleak eta … Continued