Ereindajan Bergara, Koop. Elk. Txikia

Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da Ereindajan. Irabazi asmorik gabeko egitasmoa gara eta nekazal eredu agroekologikoa bultzatzen dihardugu. Proiektua lau oinarriren gainean ari gara eraikitzen: BERTAKOA | Kontsumo eredu arduratsua praktikara eramanez, tokiko garapena bultzatzen dugu. Bailarako ekoizleak eta kalitatezko produktuak dira gure oinarria. OSASUNGARRIA | Agroekologia ipar, gure gorputzak eta lurrak … Continued

ANBOTOPEKO AGROEKOLOGIA ELKARTEA

Anbotopeko elkartea Elorrio herrian kokatua dago. Durangaldeko eta Elorrioko tokiko produktuak eta jatorri ezberdinekobeste hainbat produktu ekologiko erosteko aukera ematen duen denda dauka Elorrio herrian. Bertan aurkituko dituzu Elorrio herriko ortuetako barazkiak,baserrietako arrautzak eta baita okela. Gainera Durangalde osokoekoizleen produktuak ere erosteko aukera izango duzu. Eskaintza produktu ekologikoekin osatzen da, lehentasuna Euskal Herribertako ekoizleak dutelarik.

Irure Baserria

Errezilen kokatua, Irure dena ekologikoan ekoizten duem Baserria da: barazkiak, ogia eta sagar produktuak batez ere.

GOIEKO HARAGIA

Abeltzaintza ekologikoan abereen bizi baldintzak eta zikloak errespetatzen dituzten Goierriko Baserritarrak. Hauen elikadura baserriko bazka eta larreetan oinarritzen dute, pestizida, herbizida eta ongarri kimikorik gabe zaindutako ingurunean haziz

Goierriko Baratza. Elikadura Ekologikoaren Denda.

Goierriko Baratza gertuko produktuen eta produktu ekologikoen saltoki txikia da. Lan komertzialaz gain, ahalegin handia egiten du hitzaldien, ikastaroen, tailerren edo azoken bidez (besteak beste) produktu horien eta oro har bizitza ekologikoagoaren inguruko informazioa hedatzeko

Basabe Garagardoak Koop. Elk. Txikia

Basabe Garagardo Artisanala produzitzeko eta banatzeko 2018ko Urrian sortu zen koperatiba bat da. 39 lagunek osatutako kooperatiba hau Goierri eta Tolosaldean garagardo artisanalari bultzada bat emateko helburuarekin sortu zen, bertako gastronomia eta ekonomia sustatuz.

Biba Ardoak Kooperatiba Elkartea

Euskal Herriko hamaika mahastizain-ardogileok sortu zuten ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalen banaketarako kooperatiba da. Ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herritarra sortzea da euren xedea.

BIOLUR GIPUZKOA; nekazaritza ekologikoaren aldeko elkartea

Biolur Gipuzkoa nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko elkartea da. 1993 urtean sortu zen baserritar talde txiki baten ekimenez eta baserritar eta herritarrez osatua dago.� Orainarteko ibilbidean bai Biolur eta bai eredu ekologikoa sendotzen joan dira eta etorkizuna ilusioz eta itxaropenez beteta ikusten du elkarteak.��Biolurrek argi du baserrien etorkizuna ziurtatu nahi bada, kontsumitzailearentzat osasungarriak diren elikagaiak … Continued