Lastur Kooperatiba

Baserriko jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa dira eta abere autoktonoak edo antzinako arrazatakoak berreskuratzen saiatzen gara. Horrez gain, baratzea, nekazalturismoa eta energia berriztagarrien instalazioak ere baditugu. Hori guztia bere osotasunean zabal-zabalik dago gurera etortzen direnek eta, batez ere, haurrek ikusi eta goza dezaten. Nekazalturismoa: baserriaren ondoan bi etxetxo ditugu, zurezko fatxada dutenak. Osorik alokatzen … Continued

Oihanalde

Behi haragia ekoiztu (ekologikora bidean) eta komertzializazio zuzena egiten duten Irungo abeltzain jarduera duten enpresa familiarra.

Bidazi

Irabazi asmorik gabeko elkarte asanblearioa gara. Ekonomia soziala bultzatuz, Bidasoaldea biziberritu nahi dugu, mundu iraunkor bat gauzatzeko. Pertsonetan oinarritzen den kontsumoaren bertze eredu bat bultzatu nahi dugu: solidarioa, ekologikoa, arduratsua, ahal bezain lokala, kontzientea eta transformatzailea

Garazi Lizarraga

Hasteko Giza Elikaduran eta Dietetkan diplomatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, bide desberdinak aztertuta, haurtzaroan eta ariketa fsikoan espezializatzeko Masterra burutu nuen Funiber fundazioaren eskutk. Ikasteketa ozizialak bukatuta nere burua kokatzeko unea iritsi zen ordea. Nora joan nahi dut? elikaduraren zein esparru landu nahi dut? Haurtzaroko elikadurari berezibiziko garrantzia emate diot, beste hainbat esparrutan bezala … Continued

Zituene, Pasta Obradore Kooperatiboa

Gure obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoiztuko dugu, gertuko eta garaiko lehengaiekin. Ekonomia sozial eta eraldatzailean sinisten dugularik, benetako alternatiba izan nahi dugu bizitza itotzen duten egungo ereduen aurrean. Gertuko harreman horizontal eta parekideak eraikitzea, eta lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz kalitatezko produktuak eskaintzea ditugu helburu.

Arraztalo

Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Orain arte Oiartzunen ez da gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik egon. Arraztalo Elkarteak mugimendu hori … Continued

Elika Kooperatiba

Lehen sektorearen gainbeherarekin kezkatuta zegoen oiartzuar talde bat urratsak ematen hasi zen orain dela hiru urte, eta hausnarketa prozesu baten ondorioa da Elika. Garaian garaiko produktuak modu ekologikoan landatuko dituzte, eta apirilean jasoko dute lehenengo uzta. Elikagai horiek hiru modutan banatuko dituzte: saskien bitartez, Laborek Ihurritan ireki duen lokalean eta Oiartzungo dendetan.

Artxara kooperatiba / Elikagunea

Euskal Herriko elikagaien topagunea da Elikagunea, Azpeitiko Azoka Plazan kokaturik. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa. Azpeitia zentro bezala hartuta 150 km-ren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik biltzen dituen gune bat da, heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari dendak osatua.