Bagera Elkartea

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea da, 1991ko abenduaren 14an sortua. Ordutik, Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da Bageraren jomuga nagusia. Donostiako euskararen erabileraren normalizazioa eta bertako herritarrak euskararen aldeko jarrerara hurbiltzea eta jendartea euskararen alde aktibatu eta kontzientziatzea du helburu nagusia. Era berean, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak euskaldunen biltoki eta elkar … Continued

ARGIA

Kazetaritza independente eta eraldatzailea egiten duen euskal hedabidea da ARGIA. Astekariaz eta webguneaz gain, beste hamaika proiektutan ere bagabiltza herri mugimenduekin elkarlanean. Harpidetza eredu inklusibo eta berdinzalea dugu martxan: ahal duzun edo egoki ikusten duzun diru ekarpena egin eta nahi duzuna jaso dezakezu. Dena salgai jarri duten garaiotan, informazioa ez dezaten pribilegio bihurtu.