Kulturaz Kooperatiba Elkartea

Kulturaz Kooperatiba Elkartea

Kulturaz Kooperatiba Elkartea Azpeitiko bi kultur eraikin nagusiak kudeatzeko sortutako enpresa da. Sortzaileak herriko kultur taldeak dira hein handi batean, norbanako batzuen laguntzaz. Hau da, Azpeitiko Kultur Mahaia da kooperatibaren sortzailea. Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeatzen ditu Sanagustin kulturgunea eta Soreasu Antzokia, hain zuzen, herriko bi eraikin nagusiak. Kooperatiba bat sortuta ekin zion Kultur Mahaiak 2011. urtean Sanagustin kulturgunea kudeatzeri, eta horretarako Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba izenekoa sortu zuen. 2014an, jauzi estrategiko bat eginez, Soreasu Antzokiaren kudeaketa bereganatu zuen eta horrek ate berriak zabaldu zizkion Kultur Mahaiari. Soreasu Antzokiarekin bi eraikinak sinergian erabiltzeko aukera paregabea zabaldu zitzaion, kultur adierazpide bakoitzarentzako azpiegiturarik egokiena izendatzekoa, eta baliabide tekniko aldetik ere bien arteko osaketa ahalbidetzeko aukera. Primerako egoera. Baina jauzi horrek beste zerbait eskatzen zuen, ezin zen jarritu kooperatiba eraikin baten izenera lotzen, bi eraikinen kudeatzailea izanik. Beraz, hausnartu ondoren, 2016an, kooperatibak izen eta itxura berri bat hartu zuen. Kulturaz Kooperatiba Elkartea.


Informazioa

Helbidea:

Plaza Nagusia 5, behea
20730
Azpeitia
Gipuzkoa

Ordutegia:

Astelehena: 9:00 – 24:00 Asteartea: 9:00 – 24:00 Asteazkena: 9:00 – 24:00 Osteguna: 9:00 – 24:00 Ostirala: 9:00 – 24:00 Larunbata: 10:00 – 4:00 Igandea: 11:00 – 24:00.

Telefonoa:

674165684

Emaila: