Kabigorri

Organizacio�n de debates, cursos, charlas, y actividades culturales (exposiciones, cine,…..); la asociacio�n tiene un bar abierto al pu�blico,existen espacios privados so�lo accesibles a las personas socias. Los espacios para la organizacio�n de actividades culturales pueden ser utilizados cualquier di�a y a cualquier hora siempre que una persona socia este� al cargo de una actividad.

Marte

Marte sorkuntza laborategia da. Ikus entzunezko zein arte plastikoa abiapuntu hartuta publiko guztetara zuzenduriko ikastaro, tailer zein aurkezpenak antolatzen dituzte.

PSILOCYBENEA

Psilocybe Aretoa inguruko nahiz urrutko musika mota desberdinen erakusleiho izateko asmoz hasi eta hezi da. Are gehiago, musikaren marra zapaltzen eta igarotzen ausartuko gara beste zenbait esparru ere jorratzeko asmoz. Zeintzuk izango diren azken hauek? Hoberena zuk zeuk zuzenean ezagutzea izango da. Orain arte!

Bitamine Faktoria

Bitamine Faktorian bi ildo oso ondo definituak ditugu: egungo sorkuntza testuinguruarekiko konpromiso soziala eta kultur zerbitzuen eskaintza. Bi ildo horiek elkarri loturik eta elkarren mende daude betiere. Eskaintzen ditugun zerbitzuei esker, bultza dezakegu tokiko arte eta kultur sektorea. Horregatik sinesten dugu, gure gizartean eragin zuzena duela Bitaminerekin lan egiteak.

Garoa liburu denda

Garoa Liburu-denda, 1973. urtean ernatua eta 2011. urtean kimatua, esporen gustu literarioaz fidatzen den irakurle ororen esperientzia literarioa aberastea eginkizun bakartzat duen parajea da. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere.

Itzamna akademia

Gure baloreak martxan jarri dugun akademiari aplikatu nahi dizkiogu, beste irakaskuntza eredu batean sinisten dugulako. Betiko irakaskuntza gaur egungo metodologia eta teknologiarekin uztartzen duena. Itzanma izeneko espazio honetan, klase partikularrak (lehen hezkuntzatik unibertsitate mailararte) informatika, hizkuntzak, marrazketa, kitarra… eta asteburuetan eskulan tailerrak bezalako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Gainera, astelehenero, poesia tailer bat ere badugu. Azkenik, aipatzear … Continued

Kulturaz Kooperatiba Elkartea

Kulturaz Kooperatiba Elkartea Azpeitiko bi kultur eraikin nagusiak kudeatzeko sortutako enpresa da. Sortzaileak herriko kultur taldeak dira hein handi batean, norbanako batzuen laguntzaz. Hau da, Azpeitiko Kultur Mahaia da kooperatibaren sortzailea. Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeatzen ditu Sanagustin kulturgunea eta Soreasu Antzokia; hain zuzen, herriko bi eraikin nagusiak. Kooperatiba bat sortuta ekin zion Kultur Mahaiak 2011. … Continued

Bizilore eskola aktiboa

2015ean sortu genuen Hazitik kooperatiba koop.Elkartea Azkoitian kokatua dagoen irabazi asmorik gabeko Kooperatiba Integrala da, 2012an eratutako Bizilore Familia Elkartearen haurtxoa. Kooperatiba sortu aurretik, hezkuntza eta hazkuntzaren gaur egungo egoeraren analisian oinarrituta, etorkizuneko balizko errealitate bat irudikatzen hasi ginen. Ilusioak eta indarrak mugituta hiru urte igaro genituen analisi hori egiten, hausnartzen, eta burutu nahi genuen … Continued