GISLAN GEOGRAPHIC APPLICATIONS Koop. Elk

Geografia informazio sistema korporatiboak inplementatzen ditugu administrazio zein organizazioentzat. Izan barne sistemak, on-ine jarritako mapak, analisi espazialak… Zerbitzu osoa ematen dugu bezeroaren beharretara egokituta (ideiak landu, garatu, formazioa, asistentzia��.

TaPuntu

TaPuntun, marketin digitaleko aholkularitza eta garapena burutzen dugu, lau negozio lerro nagusi eskainiz: marketin digitala,diseinu grafikoa, multimedia eta formazioa. Bestetik, ekonomia sozial eta eraldatzailearen printzipioekin bat egin eta pertsona erdigunean kokatzen saiatzen gara beti.

Artezi

Artezi Kooperatiba bi bazkidek osatzen dugu: Maite Anton Mugertza eta Sara V叩zquez Mart鱈n, arriskuan dagoen tapizera ofizio artisaua mantentzen eta gaurkotzen ari garen bi diseinatzaile gazte. Berrerabiliz bizi filosofia oinarri izanda, eskuekin produktu bakarrak eta pertsonalizatuak sortzen ditugu, beti profesionaltasunez, sentsibilitatez, kreatibitatearekin eta goxotasunez landuz.

Olatukoop

Ekonomian eta ekintzailea ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan. Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean … Continued

Zabalduz

Zabalduz Kooperatiba Elkarteak esku-hartze sozialean eta gizartean aldaketa sustatzea du helburu. Pertsonaren errespetua, ongizatea eta bizitza kalitatea lortzeko, jarduera ekologiko, iraunkor, garden eta hurbilarekin, berak diharduen komunitateari lotuta, eta eragile publikoekin eta gizarte zibil antolatuarekin lankidetzan. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiarena den Adingabeentzako Uba Egoitza kudeatzen du.

Nortlan

Nortlan, como primera corredur鱈a de seguros 辿tica y solidaria del Pais Vasco, cree firmemente en la coherencia a la hora de abordar la gesti坦n del negocio, no concibe un modelo de negocio sin contar con una propia pol鱈tica de responsabilidad social o RSC y abogar por las finanzas 辿ticas. El futuro de las empresas viene … Continued

Aztiker Ikergunea

Aztiker ikergunea, Ikerketa Soziologikoan espezializatutako eta tokian tokiko errealitate zein beharretara egokituriko ikerketak egiten dituen kooperatiba da. Aldaketa sozialerako, politikorako eta kulturalerako tresna gisa ulertzen dugu Soziologia. Herritarrak erdigunean kokatu eta partaidetza oinarri izango duen kultura politiko berrian sinisten dugu, gure lan jarduerak bide horretan aurrera egiteko tresnak eskaintzen dituelarik.

Bostok

BOSTOK PHOTO, munduaren ikuskera pertsonal batean oinarrituta kalitatezko irudiak eskaintzen dituen kooperatba bat da, Euskal Herrian kokatuta dagoena. BOSTOKeko argazkilariek ibilbide luzea egina dute Esukal Herria argazkitara ekartzen, bai gatazka politko-armatua kubritzen, bai eta lurraldeko kultur gai eta tradizio sendoak ere. Munduaren parte diren heinean, atzerrira ere begiratzen dute, kontatzeko istorio garrantzitsuen bila; hala nola … Continued