Teks
Teknologia libreak eta ekonomia sozial eraldatzailearen markoan gabiltzan enpresa eta kooperatiben sarea gara. Behar komunei alternatiba komunak eskeintzeko elkarlanerako espazioa bat.
Teknologia libreak eta ekonomia sozial eraldatzailearen markoan gabiltzan enpresa eta kooperatiben sarea gara. Behar komunei alternatiba komunak eskeintzeko elkarlanerako espazioa bat.
Abaila irabazi asmorik gabeko kooperatiba da. Kalitatezko telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen ditu 2018tik, burujabetza teknologikoa sustatuz.
Kazetaritza independente eta eraldatzailea egiten duen euskal hedabidea da ARGIA. Astekariaz eta webguneaz gain, beste hamaika proiektutan ere bagabiltza herri mugimenduekin elkarlanean. Harpidetza eredu inklusibo eta berdinzalea dugu martxan: ahal duzun edo egoki ikusten duzun diru ekarpena egin eta nahi duzuna jaso dezakezu. Dena salgai jarri duten garaiotan, informazioa ez dezaten pribilegio bihurtu.
Ikus-entzunezko komunikazioa, bideogintza eta gidoigintza lanak egiten ditugu, baita publizitatea, ekitaldien jarraipenak edota bideoklipak ere. Ekonomia Sozial Eraldatzailea oinarritzat hartuz, Euskaraz, eta euskal iruditerian gure alea jarriz, eduki propioak ekoiztera eramango gaituen bidea egin asmoz
Zinema, telebista eta iragarkien munduan ibiliak gara aspalditik eta lana ulertzeko filosofia mankomuna daukagun honetan talde bezala osatu gara. Gure desira eta xedea artistiko eta pertsonalki hazitzean datza maite dugun ogibide honen barruan, proiektu pertsonalak eta zure beharrak profesionalki eta exijentziarekin gauzatzen ditugun heinean. Mirokutana, prehistoriatik egun arte, Aiako Harrietan bizi den izaki mitologiko, likantropo … Continued
Hiru Damatxo Ideia Faktoria komunikazo zerbitzuak eta ikus-entzunezko ekoizpen propioak uztartzen dituen kooperatiba da. Baina hori baino gehiago ere bai. Gustu eta interes antzekoak ditugun lau lagunen bizibidea da, gure burutazio edo proiektu pertsonalagoak ere garatzeko aukera ematen diguna. Euskal komunitateari begira eta euskal komunitatetik egiten dugu lan; gure xumetik, inguruan eragiteko bokazioarekin. Horretarako, diseinu … Continued
Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatboa. Herritk bertatk sortzen den euskal proiektu kooperatbo eta demokratko bat da: telefono eta Interneterako zerbitzuetara sarbidea bermatuko digun telekomunikazio zerbitzu multzo batez hornitzeko helburuarekin sortutakoa, kalitatezko baldintza teknikoei egokitutako eta kostu onargarrietan oinarritutako tarifen bitartez. Izarkom, fnean, Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatboa da, Euskal Herrian azpiegitura telematko zein telekomunikazio zerbitzuen … Continued
Neurrira egindako softwarearen, diseinu, definizio eta garapenean adituak gara. Konektibitatearen eta komunikazioaren teknologiak indartzen ditugu, beti ere mugikortasunaren inguruan
Elkartearen helburu nagusia software librea bultzatzea da, jendartean ezagutzera emanez eta bere erabilpena zabaltzeko mota ezberdineko egitasmoak aurrera eramanez. Teknologia libreak ezagutzera emateko ekitaldiak egiten ditugu: Ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak, hitzaldiak eta abar. GNU/Linux eta programa libreen gaineko zerbitzuak eskaintzen ditugu, hauek instalatuz, garatuz eta mantentze lanak eginez. Migrazioetan ere laguntzen dugu. Elkarteko kide gehienok software … Continued
Ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparruan, ekintzailetasun eta enpresa eredu berriak sortzen, saretzen eta hedatzen laguntzen dugu. Sareen eta komunikazio erlazioen bitartez egoera, egitura edo gaien analisiak egiten ditugu. Ateratako ondorioekin sare estrategiak diseinatu eta martxan jartzen lagunduz. Sare estrategietan, komunikazioan eta teknologia libreen erabileran prestakuntza eskaintzen dugu. Ezagutzaren ahalduntzea bilatuz eta lortzeko jarraipena eginez. Teknologia … Continued