Ekolio

#Eragilea #Eragilea #Eragileak
Ekolio

Ostalaritza-aktibitatean sortutako landare-olio hondakinaren jasoketa eta tratamendurako, zure kudeatzaile profesionala gara. Eusko Jaurlaritzaren baimena eta ISCC ziurtagiriak ditugu. Erabilitako-olioa jasotzeagatik ez dizugu ezer kobratzen, guztiz doakoa da; ez dago iraunkortasun konpromezurik; zure sukaldera hobekien egokituko den ontzi tamaina aukeratu dezakezu eta gure lana Gipuzkoan garatzen dugunez, 24 ordutan jasoko dugu ontzia zure sukaldetik. Horrez gain, gizarte-ekonomi zirkularraren printzipioetan oinarrituta, biodiesela egitera bideratzen dugun olio salmentatik ateratako %10a ekimen ekosoziokulturaletara dohaintzan ematen dugu, Kilometroak elkarteari adibidez. Modu honetara, guztiok irabazten dugu, zuk, guk, ingurumenak eta gizarteak. Animatuko al zinateke gurekin elkarrekin lan egitera zure hondakin kutsatzailea tantaz-tanta eraldatu eta baliabide bihurtzeko?


INFORMAZIOA
Sektorea: Lanaren Burujabetza
Helbidea: Abendaino kalea 6, Zarautz (Gipuzkoa)
Ordutegia: Astelehena: 24h Asteartea: 24h Asteazkena: 24h Osteguna: 24h Ostirala: 24h Larunbata: Itxita. Igandea: Itxita.
Telefonoa: 608 042 574
IRIZPIDEAK PUNTUAK
Barne demokrazia Oso Barneratua
Kideen garapen pertsonala Barneratua
Ikuspegi feminista Barneratua
Lan baldintza Oso Barneratua
Jabetza komuna Oso Barneratua
Hornitzaileak Ezin hobea
Interkooperazioa Oso Barneratua
Lizentzia askeak Ez barneratua
Gardentasuna Barneratua
Finantza etikoen erabilpena Barneratua
Kohesio soziala Oso Barneratua
Eraldaketa soziala Oso Barneratua
Euskararen erabilera Ezin hobea
Jasangarritasuna Oso Barneratua
Hondakinen kudeaketa Ezin hobea
Kontsumo energetikoa Ezin hobea