Joxemi Zumalabe Fundazioa

Joxemi Zumalabe Fundazioa

Euskal Herrian bestelako jendarte-eredu baten alde lanean ari diren Herri Mugimenduak laguntzea, horixe izan da Joxemi Zumalabe Fundazioaren helburua sortu zenetik. Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek egiten duten ekarpen sozial eta politikoa ikustarazi, sendotu eta merezi duen errekonozimendua ematea alegia.

Gure Fundazioaren bokazioa Herri Mugimenduekin, Herri Mugimenduetatik eta Herri Mugimenduentzako lan egitea da. Sinergia eta ahalduntze prozesuak bilatuz, Euskal Herrietako Herri Mugimenduek dituzten gogoeta, dinamizazio eta formazio prozesuetan laguntzea hain zuzen ere.

Gure jarduna odorengo ardatzetan oinarritzen da:

  • Kolektiboen arteko gogoeta eta elkarlan estrategikoak sustatzea.

  • Aktibismo politikoa indartzeko transmisioa eta formazioa bultzatzea.

  • Topagune herrikoiak bultzatuz, jendarte eraldaketarako gogoeta eta debatea zabaltzea.

  • Gure eta gainerako kolektiboen barne funtzionamendua sendotzeko tresnak lantzea.


INFORMAZIOA
Sektorea: Kultura Burujabetza
Helbidea: Ametzagaina 19, behea, 20012, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefonoa: 685750164
IRIZPIDEAK PUNTUAK
Barne demokrazia Ezin hobea
Kideen garapen pertsonala Oso Barneratua
Ikuspegi feminista Ezin hobea
Lan baldintza Barneratua
Jabetza komuna Barneratua
Hornitzaileak Oso Barneratua
Interkooperazioa Ezin hobea
Lizentzia askeak Oso Barneratua
Gardentasuna Barneratua
Finantza etikoen erabilpena Oso Barneratua
Kohesio soziala Oso Barneratua
Eraldaketa soziala Ezin hobea
Euskararen erabilera Ezin hobea
Jasangarritasuna Barneratua
Hondakinen kudeaketa Barneratua
Kontsumo energetikoa Oso Barneratua