Kulturaz Kooperatiba Elkartea

Kulturaz Kooperatiba Elkartea

Kulturaz Kooperatiba Elkartea Azpeitiko bi kultur eraikin nagusiak kudeatzeko sortutako enpresa da. Sortzaileak herriko kultur taldeak dira hein handi batean, norbanako batzuen laguntzaz. Hau da, Azpeitiko Kultur Mahaia da kooperatibaren sortzailea. Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeatzen ditu Sanagustin kulturgunea eta Soreasu Antzokia; hain zuzen, herriko bi eraikin nagusiak. Kooperatiba bat sortuta ekin zion Kultur Mahaiak 2011. urtean Sanagustin kulturgunea kudeatzeri, eta horretarako Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba izenekoa sortu zuen. 2014an, jauzi estrategiko bat eginez, Soreasu Antzokiaren kudeaketa bereganatu zuen eta horrek ate berriak zabaldu zizkion Kultur Mahaiari. Soreasu Antzokiarekin bi eraikinak sinergian erabiltzeko aukera paregabea zabaldu zitzaion, kultur adierazpide bakoitzarentzako azpiegiturarik egokiena izendatzekoa, eta baliabide tekniko aldetik ere bien arteko osaketa ahalbidetzeko aukera. Primerako egoera. Baina jauzi horrek beste zerbait eskatzen zuen; ezin zen jarritu kooperatiba eraikin baten izenera lotzen, bi eraikinen kudeatzailea izanik. Beraz, hausnartu ondoren, 2016an, kooperatibak izen eta itxura berri bat hartu zuen. Kulturaz Kooperatiba Elkartea.


INFORMAZIOA
Sektorea: Kultura Burujabetza
Helbidea: Plaza Nagusia 5, behea, Azpeitia (Gipuzkoa)
Ordutegia: Astelehena: 9:00 - 24:00 Asteartea: 9:00 - 24:00 Asteazkena: 9:00 - 24:00 Osteguna: 9:00 - 24:00 Ostirala: 9:00 - 24:00 Larunbata: 10:00 - 4:00 Igandea: 11:00 - 24:00.
Telefonoa: 674 165 684
IRIZPIDEAK PUNTUAK
Barne demokrazia Oso Barneratua
Kideen garapen pertsonala Barneratua
Ikuspegi feminista Oso Barneratua
Lan baldintza Oso Barneratua
Jabetza komuna Ezin hobea
Hornitzaileak Oso Barneratua
Interkooperazioa Ezin hobea
Lizentzia askeak Oso Barneratua
Gardentasuna Oso Barneratua
Finantza etikoen erabilpena Barneratua
Kohesio soziala Oso Barneratua
Eraldaketa soziala Ezin hobea
Euskararen erabilera Ezin hobea
Jasangarritasuna Oso Barneratua
Hondakinen kudeaketa Oso Barneratua
Kontsumo energetikoa Oso Barneratua