Olatukoop

Olatukoop

Ekonomian eta ekintzailea ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan. Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu kooperatibo berri bat behar duela uste dugu. Horretarako, lehenik, Euskal Herrian izandako ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibismoaren memoria modu integralean berreskuratzea da gure asmoa. Horrekin batera, lanean modu aktibo eta banatuan jarduten duten ekimen ekonomiko eraldatzaileak eta kooperatiboak bistaratu nahi ditugu.


INFORMAZIOA
Sektorea: Lanaren Burujabetza
Helbidea: Pinudi Plaza 1 -7.1, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefonoa: 619513016
IRIZPIDEAK PUNTUAK
Barne demokrazia Ezin hobea
Kideen garapen pertsonala Ezin hobea
Ikuspegi feminista Oso Barneratua
Lan baldintza Oso Barneratua
Jabetza komuna Oso Barneratua
Hornitzaileak Ezin hobea
Interkooperazioa Ezin hobea
Lizentzia askeak Oso Barneratua
Gardentasuna Ezin hobea
Finantza etikoen erabilpena Barneratua
Kohesio soziala Oso Barneratua
Eraldaketa soziala Ezin hobea
Euskararen erabilera Ezin hobea
Jasangarritasuna Oso Barneratua
Hondakinen kudeaketa Ez dagokio
Kontsumo energetikoa Barneratua