Xomorro Taldea
Haur eta nerabeekin lanean esperientzia oparoa duen hezitzaile taldea gara. Gure gizartea indibidualizatuz eta lehiakortasun zoro batean murgiltzen ari den honetan, sormena, jolasa, aniztasuna eta elkarlana uztartzen dituen heziketa egiten dugu zirkoaren bidez. Gure gizarteko txikienen ahotsak entzunarazteko, indartzeko eta ahalduntzeko, haurren-parte hartzea bultzatzen dugu. Natura gugandik kanpo dagoen zerbait dela eta bere jabe garela sinisten ari garen garai honetan, naturaren parte sentitzeko hezkuntza agroekologikoan gabiltza lanean.
INFORMAZIOA
Sektorea:
Helbidea: Mundaiz 14, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefonoa: 639 722 146
Emaila: xomorrotaldea@gmail.com