EUSKAL HERRIKO KONTSUMO PROIEKTUAK

Era askotako kontsumo proiektuak daude Euskal Herrian eta zaila da beraiek zerrendatzea irizpide berdinetan oinarriturik. Hala ere, garrantzitsua izanik, errealitatearen ikuspegi orokorra eskaintzea, hiru bloketan banatuta:

1.- Kontsumitzaileen elkarte eta kooperatiben zerrenda

Ondorengo zerrendan, besteak beste, honelako lau ezaugarriak dituzten proiektuak biltzen ditut: 50 bazkidetik goiti dituztenak; nekazari eta kontsumitzaileen arteko aliantzan oinarrituz zirkuitu propioa sortzen ari direnak; Elikadura Burujabetzaren alde kontsumo alorrean herritarrak elkartu eta antolatzeko helburua dutenak eta azkenik, prezio justua bultzatzen duten irabazirik gabeko eta eraldaketa sozio-ekonomikoaren aldeko elkarte edo kooperatibak.

IZENA HERRIA MOTA SORTUA BAZKIDEAK
Bio-Alai GASTEIZ Elkartea 1993 1.500
Aiaraldea LAUDIO Langileen kooperatiba 2010 430 Bazkideei erantzun integrala ematen saiatzen dira
Baserretik Gernikara GERNIKA Sarea 2020 250-300 famili eta 12-14 nekazarien arteko sarea
Marisatsa DURANGO Elkartea 2015 160
Labore BILBO Elkartea 2017 580
Kidekoop BILBO Elkartea 2013 160
Butroe bizirik MUNGIA Elkartea 2012 50
Zuk aldatu ERMUA Elkartea 2019 85
Amaren LEKEITIO Elkartea 2008 72
Iraunkor ZORNOTZA Elkartea 2015 143
Anbotopeko ELORRIO Elkartea 2019 123
Lurgozo AJANGIZ Elkartea 2007 200
Butroe Sarea MUNGIA Sarea 2020 Bailarako kontsumitzaile guztientzat zabalik. 18 baserritarren taldea
Labore Oartso OIARTZUN Elkartea 2017 1100
Labore Txingudi IRUN Elkartea 2017 200
IKO Igeldo DONOSTIA Kooperatiba 2018 112
Lakari ZARAUTZ Langileen kooperatiba 2015 Denda eta prestatutako platerak eskaintzen dituzte. Bazkidetza antolatzeko asmoak dituzte.
Alkartasuna USURBIL Kooperatiba 1908 berriztua eta gaurkotua 150
Artatxiki INTXAURRONDO Elkartea 2020 110
Ereindajan ARRASATE Elkartea 2015 353
Ereindajan BERGARA Kooperatiba 2018 310
Otsokop BAIONA Kooperatiba 2016 310
Larrunkoop URRUÑA Kontsumo-elkartea 2018 150
Hendaiakoop HENDAIA Kontsumo- elkartea 2018 200
Arruntzakoop UZTARITZ Elkartea 2020 100
Larrunkoop ZIBURU Elkartea 2019 150
Sabaia LARTZABAL Elkartea 2018 180
Baztan ELIZONDO Udalbatzaren ekimena. Nekazari eta herritarrei begira 2015 Informazio eta kontzientziazio bidean
Landare IRUÑEA Kontsumo-elkartea 1992 3.500

2.Kontsumo talde txikiak

Nekazari eta herritarren artean sortutako talde txiki ugari daude AMAT, NEKASAREA edo bestelako kontsumo taldetan antolaturik. Biziki interesgarriak lurraren eta hiriaren artean hautsi diren zubiak eraiki eta kontsumo ohiturak aldatzeko. Zaila zait guztiak lokalizatzea, baina EHkolektiboaren iturriak erabiliaz, ondorengo datuak eskaini ditzakegu.

ARABA: 5 kontsumo taldeak
BIZKAIA: 51 NEKASAREA
GIPUZKOA: 56 kontsumo taldeak
LAPURDI: 28 AMAT
NAFARROA BEHERA: 6 AMAT
NAFARROA GARAIA: 25 kontsumo taldeak
ZUBEROA: 2 AMAT

3.- Proiektu bereziak

Gure herrian badira zenbait proiektu, bereziki edo zuzenean kontsumitzaileen esparrua lantzea lehen helburua izan ez arren, Elikadura burujabetzaren bidean liburuxka honen ikuspuntutik, ekarpen berezia egiten dutenak eta ondorioz beraietaz laburki informatzea ezinbestekotzat jotzen ditudanak. Besteak beste, ondorengoak aipatzen ditut.

ERRIGORA https://www.errigora.eus/es/euskarari-puzka-2021

Zer jan halako Baztan [BAZTANGO UDALA] http://www.baztan.eus/es/13352-2/zer-jan-halako-baztan/

AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA https://aiaraldea.eus/komunitatea/AiaraldeaEkintzenFaktoria

GELTOKI [IRUÑEA] http://www.geltoki.red/