Baserritarrak ekoizten dituzten produktuak merkaturatzeko eredu alternatibo bat dira Basherri taldeak, sistema honen bidez salmenta zuzena lehenesten da, bitartekaririk gabekoa. Hileko kuota baten truke, baserritarrak astero bere produktuekin osatutako saski bat banatzen die taldeko kideei, adostutako leku, egun eta orduan.