-
Zelai Alai
Zelai Alai, Kooperatiba Elkarte Txikia produktu ekologikoen salmentan espezializatutako enpresa da. Gasteizeko Lakua auzoan kokatutako dendan mota askotako produktuak saltzen ditu: elikagaiak, belarrak, elikadura-osagarriak, dietetika, kosmetika, garbiketa eta etxeko produktuak, ehun-gaiak, bitxiak, eskulanak,… Hitzaldiak eta tailerrak ere antolatzen dira.
-
Larrea Janariak
Jaione eta Mariak osatzen dute kooperatiba non janari zaporetsu eta osagarria eskaintzen duten. Proiektu honek elikadura-burujabetza eta gizarte-ekonomia eraldatzailea susatzen ditu. Inguruko ekoizleen eta/edo genero ekologikoa eralbiltzen dute gehienbat, lurraldean eragin sozial positiboa izango duten banaketa sare txikien garapena bermatuz. Herritik sortua eta herriari emana!
-
Maïa Permaculture
Sistema integralen diseinu-pentsamendua erabiliz Maïa Permaculture -n lurra errespetatzen duten, pertsonak zaintzen dituzten eta baliabideak eta soberakinak elkar-banatzen dituzten bizimodu birsortzaileak sustatzen dute:
-
Ondalankoop
Mikrokooperatiba bat gara eta Ondalankidez osaturiko komunitatearen beharrak asetzeko lan egiten dugu. Ondalankideok, besteak beste, dirua eta denbora aurreztuz prezio onean ongi jan nahi dugu. Gure komunitateak osasuna eta bizitza erdigunean kokatzen ditu, gure herri eta auzoena bezala, sasoiko bertako produktu osasuntsuak kontsumitzerakoan.
-
Geltoki
Geltoki Ekonomia Solidario eta Elikadura Burujabetzaren kultur espazioa da, taberna eta denda batekin. Proiektu partehartzailea, irekia eta irabazi asmorik gabekoa. Berrogeita hamar bat gizarte erakundek sustatua eta gizarte ekimeneko kooperatiba batek kudeatua.
-
Biziola
Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.
-
Mendarte Baserri Ekologikoa
Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa aurrera eramaten duen baserri txikia. Ingurua eta ingurunea hobetzeko egiten du lan, konfidantzazko dendekin eta salmenta zuzenean arituz.
-
Basajaun Elkartea
Basajaunen helburua, Komunitate-sukaldeak sortzea, bultzatzea eta laguntzea da, tresna-kutxa integral baten bidez. Eta sukalde horien helburua herritarrei elikagai etiko, jasangarri eta lokaletarako sarbidea erraztea da, elikagai eta plastikoen alferrik galtzea murriztuz, elikagaien aberastasuna modu ekitatiboan banatuz eta elikagaien desmerkantilizazioa bultzatuz. Beti ere desazkunde ikuspegi batetik.
-
Uribe Butroeko sarea
-
Talako Kantina
Talako Kantina, itsasora begira dagoen zelai zabal batean dagoen leku txiki bat da. Tokiko produktuak, ekologikoak eta mimoz elaboratutakoak lehenesten ditugu: espezialidade kafeak, ardo naturalak, garagardo artisauak. Kooperatiba txikia sortu dugu, herrian gustora lan eta bizi ahal izateko. Ostalaritza diferente bat, kultur ekimenen kudeaketa, komunikazioa, ingurumena eta hezkidetza lantzen ditugu. Txikitik, zabalera. Geure burua geuk…